Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Ukan Berrikuntza Sariaren 2008ko deialdiari dagokion epaimahaia izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Ukan Berrikuntza Sariaren 2008ko deialdiari dagokion epaimahaia izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 449
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/22
  • Argitaratze-data: 2009/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Kultura sailburuaren 2008ko irailaren 30eko Aginduak, Ukan Berrikuntza Sariaren 2008ko deialdia egiten duenak, bere seigarren artikuluan araututakoari jarraituz (EHAA, urriaren 22koa, 202. zk.), honako hau

  1. Epaimahaiburu, Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Patxi Baztarrika Galparsoro.

  2. Euskara Sustatzeko zuzendari den José Antonio Rodríguez Ranz.

  3. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusi den Miren Dobaran Urrutia.

  4. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusi den Estibalitz Alkorta Barragán.

  5. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol zuzendari nagusi den Agustín Otxoa Eribeko Landa.

  6. EUDEL-eko ordezkari den José Elortegi Villalabeitia.

  7. Kultura Saileko prentsa aholkulari den Koldo Ordozgoiti Juanenea.

  8. Idazkari, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako langile funtzionario den Román Berriozabal Azpitarte.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administraziorekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik