- EBAZPENA, 2008ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Ukan Publizitate Sariaren 2008ko deialdiari dagokion epaimahaia izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Ukan Publizitate Sariaren 2008ko deialdiari dagokion epaimahaia izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 643
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/22
- Argitaratze-data: 2009/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Instituzional
Testu legala
p>Kultura sailburuaren 2008ko irailaren 30eko Aginduak, Ukan Publizitate Sariaren 2008ko deialdia egiten duenak, bere seigarren artikuluan araututakoari jarraituz (EHAA, urriaren 22koa, 202. zk.), honako hau
Epaimahaiburu, Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Patxi Baztarrika Galparsoro.
Euskara Sustatzeko zuzendari den José Antonio Rodríguez Ranz.
Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendari den Edurne Basoa González.
Kultura Saileko Zerbitzu zuzendari den Néstor Arana Arabaolaza.
Idazkari, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako langile den Román Berriozabal Azpitarte.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO.


