Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 27KOA, INGURUMEN SAILBURUORDEAK EMANA;HORREN BIDEZ URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBAREN LURZORU URBANIZAEZINEKO EREMUAN NORBANAKOEI EMANDAKO DIRULAGUNTZAK EBAZTEN DIRA ETA EZAGUTARAZTEN DIRA, INGURUMENA ETA PAISAIA KONTSERBATZEKO, SUSPERTZEKO ETA BERTARA INTEGRATZEKO EGITEN DITUZTEN JARDUERETARAKO LAGUNTZAK, 2008. URTERAKOAK - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 27KOA, INGURUMEN SAILBURUORDEAK EMANA;HORREN BIDEZ URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBAREN LURZORU URBANIZAEZINEKO EREMUAN NORBANAKOEI EMANDAKO DIRULAGUNTZAK EBAZTEN DIRA ETA EZAGUTARAZTEN DIRA, INGURUMENA ETA PAISAIA KONTSERBATZEKO, SUSPERTZEKO ETA BERTARA INTEGRATZEKO EGITEN DITUZTEN JARDUERETARAKO LAGUNTZAK, 2008. URTERAKOAK

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6905
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/27
  • Argitaratze-data: 2008/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2008ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez (2008ko apirilaren 29ko EHAA, 80. zenbakia), norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzak, 2008. urterako, iragartzen ziren.

2008ko apirilaren 9ko aipatutako Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Agindu horren 1., 5. eta 12. artikuluetan ezarritakoa kontuan izanda eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aldez aurretik aztertu ondoren,

  1. Ondoko dirulaguntza hauek ematea:

    Proiektua

    Proyecto Onuraduna

    Persona beneficiaria Emandakoa (euroak)

    Concedido (euros)

    Restauración perimetral de laguna y restauración del humedal de agua dulce de Abiña barri Jesús Angel Aizpurua 575,00

    Recuperación del bosque autóctono, Soterramiento de líneas, muro de mampostería, creación de seto con especies autóctonas Fernando Isasi 7.321,50

    Limpieza de monte M.ª Begoña Bilbao 480,00

    Recuperación del bosque autóctono Anton Erkoreka 6.713,41

    Recuperación del bosque autóctono, y reparación del cauce Kepa Intxausti 3.780,00

    Creación de un murete de tapial tradicional a base de piedra de la zona Naiara Isasi 23.811,36

  2. Bidezkoa balitz, sortuko diren material guztietan Ingurumen eta Lurralde Antolamendu saila eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren aldetik emandako finantzaketa argi zehaztu behar da.

  3. Dirulaguntzen ordainketa, 2008ko apirilaren 9ko Aginduaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da.

  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, 2008ko apirilaren 9ko Aginduaren 13 artikuluan azaldutakoa beteaz.

  5. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari; hilabeteko epea izango dute horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik zenbatzen hasita, hala ezartzen baitu Herri Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, 114. eta 155. artikuluetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

    Ingurumen sailburuordea,

    IBON GALLARRAGA GALLASTEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik