- --- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu---
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 6489
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/27
- Argitaratze-data: 2008/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpeneko laugarren oinarriko 3. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 5eko EHAA, 46. zk.), ondorengo hau
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean, 2008ko urriaren 27ko datarekin, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko urriaren 27ko Ebazpena argitaratzea. Ebazpen horren bitartez, 2008ko otsailaren 8ko Ebazpenaz (martxoaren 5eko EHAA, 46. zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran onartu eta bazter utzitako izangaien behin betiko zerrenda onesten da.
Ebazpen honen kontra, administrazio bideari amaiera ematen diona, doakienek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa jarri ahal izango diote argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo zuzenean aurka egin ahal izango diote administrazioarekiko auzietako orden jurisdikzionalari, aipatutako iragarkia Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean. Azken horretan, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan bildutako administrazioarekiko auzietako Epaitegietako lurralde-eskumenei buruzko araudia errespetatu beharko da.
Arkaute, 2008ko urriaren 27a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


