- EBAZPENA, 2008ko urriaren 28koa, Inmigrazio zuzendariarena. Honen bidez, 2008ko irailaren 2ko Aginduak araututako immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan 2008ko ekitaldirako prestakuntzarako eta ikerketarako bekak jasotzeko hautagaiak aukeratzeko kide anitzeko organoaren partaideak izendatzen dira - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko urriaren 28koa, Inmigrazio zuzendariarena. Honen bidez, 2008ko irailaren 2ko Aginduak araututako immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan 2008ko ekitaldirako prestakuntzarako eta ikerketarako bekak jasotzeko hautagaiak aukeratzeko kide anitzeko organoaren partaideak izendatzen dira
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 6332
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/28
- Argitaratze-data: 2008/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko irailaren 2ko Aginduak (urriaren 8ko EHAA) immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan prestakuntzarako banakako bi bekarako eta ikerketarako banakako bi bekarako deialdia egin du 2008ko ekitaldirako.
2008ko irailaren 2ko Aginduak araututako prestakuntzarako bi bekarako deialdiaren zazpigarren oinarriaren arabera eta ikerketarako bi bekarako deialdiaren zortzigarren oinarriaren arabera, aipatutako bekak esleitzeko sistema arrunta lehiaketa izango da, eta eskariak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko kide anitzeko organoa izendatuko da. Inmigrazio zuzendariak eta Inmigrazio Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute organo hori.
Aurrekoarekin bat etorriz, hau
2008ko irailaren 2ko Aginduak arautu dituen bekei buruzko eskariak ebaluatu eta beka horiek esleitzeko proposamena egiteko, hautaketa-batzordea eratzea, eta ondoko pertsonak izendatzea esandako kide anitzeko organoaren partaide izateko:
Inmigrazio-zuzendaria: José Roberto Marro Ibarra.
Teknikariak: Josebe Alonso Marigómez
Edurne Ramón Olano
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 28a.
Inmigrazio zuzendaria,
JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.


