Euskadi.eus
  • E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

E

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 5975
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/29
  • Argitaratze-data: 2008/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2008ko urriaren 7an emandako Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen diru-laguntzen nondik norakoak ezartzen dira, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteak ezarri edo mantentzeko direnak.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 28ko 15/2007 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egokia da iragarritako diru-laguntzak emateko 2007ko ekitaldirako deialdia egitea eta horretarako beharrezko diren arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako eskumena erabiliz, hau

2008ko ekitaldiari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko urriaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako, hau da, Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteak ezarri edo mantentzeko laguntzetarako deialdia egitea da ebazpen honen helburua.

Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteak, diruz lagunduko direnak, gehienez ere 21 izango dira, honelaxe banaturik:

«Merkagunes» delakoei elkartutako 14 kabinete Euskal Autonomia Erkidego guztirako.

Merkataritza intentsiboko guneei elkartutako 4 kabinete, bi Bilbon, bat Gasteizen eta bat Donostian.

«Elkargunes» delakoei elkartutako 3 kabinete Euskal Autonomia Erkidego guztirako.

Helburu hori betetzeko, 751.170,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada.

  1. Eskabide-egileek eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Merkataritza Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren organo periferikoen bitartez aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako eretariko baten (urtarrilaren 4/1999 Legaz aldatu zen goiko lege hori).

    Laguntzaren bat jaso nahi duen erakundea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonak izenpetu behar du eskabidea.

  2. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta hilabeteko iraupena izango du.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

Merkataritza, Kontsumo

eta Industria Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik