Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6965
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/29
  • Argitaratze-data: 2008/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. José Montero Murillo jaunak 2008ko martxoaren 14an emantzipaziorako oinarrizko errenta eskatzearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.

  2. 2008ko maiatzaren 5ean, Gipuzkoako lurralde ordezkariak ebazpena eman zuen José Montero Murillo jaunari gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta eskuratzeko eskubidea ukatzeko, ohiko etxebizitza iraunkorreko errentamendu kontratuaren titular ez izateagatik, eta ohiko etxebiitzaren errentamendu kontratua dela ez frogatzeagatik.

  3. José Montero Murillo jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, 2008ko ekainaren 6an, aurreko ebazpenaren aurka, non bere ez-adostasuna adierazten baitzuen ebazpen horretan xedatuarekiko, eta alegatuz ezen, kontratua izenpetzerakoan huts egin eta konformatutako beste errentamendu kontratu bat bete zutela, hain zuzen ere, hiri-jabetzeko ganbararena, idazpuruari erreparatu egin egin gabe; eta 2007ko azaroaren 10ean berriztatu egin zela kontratua, eta hor beren beregi jasota dagoen moduan alokatzen den etxebizitza maizterraren eta bere familiaren ohiko etxebizitza iraunkorra dela. Kontratu horren kopia erantsi eta errekurritutako ebazpena berrikuskatzeko eskatzen du.

    Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen

    OINARRIAK

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  2. Espediente hau izapidetzean gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta arautzen duen azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuan, xedaturiko prozedura arauak, arau osagarriak eta bat datozen arauak ikusi dira.

  3. Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan jasotako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 115. artikuluetan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.

  4. Hiri-errentamenduen Legearen 2. artikuluaren arabera, etxebizitza-errentamendua da errentan dagoena bizitzeko eraikin egokia denean, zeinaren funtsezko xedea errentariak etxebizitza izateko duen behar iraunkorra asetzea baita.

    Jarritako errekurtsoa eta horrekin batera aurkeztutako agiriak ikusita, frogatzen dena da errentamendu kontratuaren gai den etxebizitza benetan maizterraren ohiko etxebizitza iraunkorra dela eta, ondorioz, bidezkoa dela aurkeztutako errekurtsoa baiestea.

    Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe

RBE2-1348/08 espedientean Bizkaiko Lurralde ordezkariak emandako Ebazpenaren aurka José Montero Murillok aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiestea, eta Lurralde Ordezkaritza horrek beste ebazpen bat eman dezan xedatzea, non onartuko baita emantzipazio-errenta oinarrizkorako gazteek duten eskubidea eta dagokion zenbatekoa.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik