Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 30EKOA, FUNTZIO PUBLIKOAREN SAILBURUORDEARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMOEN I. ETA II. SAILKAPENEKO MAILAK DITUZTEN LANPOSTUAK ALDI BATERAKO BETETZEKO PROZEDURAN JARRAITU BEHARREKO BAREMOA ALDATZEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 30EKOA, FUNTZIO PUBLIKOAREN SAILBURUORDEARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMOEN I. ETA II. SAILKAPENEKO MAILAK DITUZTEN LANPOSTUAK ALDI BATERAKO BETETZEKO PROZEDURAN JARRAITU BEHARREKO BAREMOA ALDATZEKO DENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 6201
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/30
  • Argitaratze-data: 2008/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura arautzen du.

Aipatutako 2006ko maiatzaren 30eko Agindu horren aurka egin denez gero, Administrazioarekiko Auzietako Salak 1166/0 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 319/2008 zenbakiko Epaia eman du eta, 2008ko urriaren zazpiko Autoaren bitartez, behin-behinean betearaztea erabaki du.

Epaia behin-behinean egoki betearazteak dakar, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez nahiz bitarteko funtzionarioen bidez aldi baterako betetzeko prozedura jarraitu beharreko baremoak ezartzen dituen Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2002ko otsailaren 26ko Ebazpenaren I. eranskinaren 7.a) atala berriro idatzi beharra.

Horren ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko den otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuaren 15.1.h) eta k) artikuluarekin bat etorriz, honako hau,

7.a) I. eta II. koadratze-mailetako lanpostuentzat (lehen 28. edota 27. mailako lanpostuentzat eta goi kargu baten edo izendapen askez betetzeko lanpostu baten menpe zeuden 26. mailakoak zirenentzat):

Lanpostuan jarduteko beharrezko gaitasunak lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen egitasmo bat eginez baloratuko dira. Egitasmo hori Ebaluatzeko Batzordearen aurrean defenditu beharko da eta jaso dezakeen gehienezko puntuaketa 10 puntukoa izango da.

Lanpostu horien deialdian, gutxienez, egitasmoaren edukia (garatu beharreko atalak) eta baloratzeko irizpideak jasota egon beharko dira, baita egitasmoa aurkeztu eta defendatzeko aurreikusita dagoen denbora ere.

Egitasmoan gutxienez 5 puntu lortu ez duen hautagairik ezin da inola ere aukeratu. Batzordeko kide bakoitzak emandako puntuaketetan handiena eta txikienaren artean dagoen aldea 2,5 puntukoa baino handiagoa bada, Batzordeak egin den balorazioa ikuskatu beharko du, aldea 2,5 puntu baino txikiagoa izan arte.

Deitu den lanpostuaren baldintza guztiak betetzen dituzten hautagaiak izango dira beraien egitasmoaren defentsa lehenbiziz egingo dutenak. Horietako batek ere eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badu, gainontzeko hautagaiei dei egingo zaie, indarrean dagoen lan-baldintzak arautzen dituen Hitzarmenean jasotakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 30a.

Funtzio Publikoaren sailburuordea,

PABLO RUIZ DE GORDEJUELA URQUIJO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik