Euskadi.eus
  • IMPORTE. EBAZPENA, 08-09 IKASTURTEAN ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEN DUEN AGINDUAREN ZENBATEKOA HANDITZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

IMPORTE. EBAZPENA, 08-09 IKASTURTEAN ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEN DUEN AGINDUAREN ZENBATEKOA HANDITZEN DUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 6547
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/03
  • Argitaratze-data: 2008/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren, 2008ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez, 2008-2009 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa horretarako izendatutako guztirako zenbatekoa aztertu eta ikusi da diru gehiago beharko dela aurkeztu diren eskabide guztiei erantzuteko. Kontuan izan da 2008ko uztailaren 29ko Aginduko 2. artikuluak dioela bertan ezarritako guztirako kopurua handitu daitekeela aurkeztutako laguntza-eskabideen guztirako zenbatekoaren arabera eta aurrekontuan erabilgarri dagoen zenbatekoen arabera, eskabideez ezer ebatzi baino lehen.

Hori dela-eta, ebazpen honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa horretarako izendatua zuen zenbatekoa handitu nahi da.

Aurrekoa kontuan hartuta eta Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzak proposaturik, honako hau

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduko 2. artikuluan kontsignaturiko zenbatekoa, laguntzetarako deialdikoa, aldatzea; kopuru horri 939.521,87 euro (bederatziehun eta hogeita hemeretzi mila bostehun eta hogeita bat euro eta laurogeita zazpi zentimo) gehituko zaizkio, honako era honetan banaturik: hasiera-batean 319.436,82 euro (hirurehun eta hemeretzi mila laurehun eta hogeita hamasei euro eta laurogeita bi zentimo), 2008. urteko aurrekontu-ekitaldiaren baitakoak; eta bigarren aldi batean 620.085,05 euro (seiehun eta hogei mila eta laurogeita bost euro eta bost zentimo), 2009. urteko aurrekontu-ekitaldiaren baitakoak.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.