- EBAZPENA, 2008ko azaroaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-03557/07 espedientean Abderrahim El Mahfoudy jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko azaroaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-03557/07 espedientean Abderrahim El Mahfoudy jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1203
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/04
- Argitaratze-data: 2009/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Abderrahim El Mahfoudy etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2007ko maiatzaren 2an egindako inskripzio-eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.
Bizkaiko Lurralde ordezkariaren 2008ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, baja eman zitzaion babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari, eskatutako diru-sarrerak ez egiaztatzeagatik.
Abderrahim El Mahfoudy jaunak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2008ko martxoaren 10ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatu ebazpenaren aurka eta 2006. ekitaldiko errenta aitorpena erantsi zion. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.
Aurrekari horietan oinarrituta, hona hemen
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak honela dio 115. artikuluan: gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da eta epe hori amaitu eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, ebazpena irmoa izango da ondorio guztietarako.
Kasu honetan, errekurritutako ebazpena Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan argitaratuta jakinarazi zen 2008ko otsailaren 1ean eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2008ko martxoaren 2an amaitu zen.
Orain errekurtsogile denak 2008ko martxoaren 10ean aurkeztu zuen errekurtsoa Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, 214558 erregistroko sarrera-zenbakiaz, epez kanpo argi eta garbi.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Abderrahim El Mahfoudy jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea, epez kanpo aurkeztu zelako. Errekurtsoa Bizkaiko Lurralde ordezkariak SD2-03557/07 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen eta, ondorioz, ebazpena bere hartan sendetsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 4a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


