Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 6522
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/04
  • Argitaratze-data: 2008/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak ematen zaizkie.

Uko egiteko eskabideak onartzeko Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 11ko Ebazpenen arabera:

Cristina Marijuán Berjón lankide boluntarioak NBE-2008BA/0058 erreferentziadun proiektuan jardun behar zuen. Proiektu hori Hegoa Elkarteak aurkeztu zuen Nazio Batuetako Nazioarteko Erakundeentzako eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdiaren barruan; ekimenaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei beka ematea zen, 2008ko Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura.

Víctor Hugo Gutiérrez Albertos lankide boluntarioak NBE-2008BA/0007 erreferentziadun proiektuan jardun behar zuen. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak aurkeztu zuen Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzako eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdiaren barruan; ekimenaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei beka ematea zen, 2008ko Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura.

María Angélica Páez Sánchez lankide boluntarioak NBE-2008BA/0028 erreferentziadun proiektuan jardun behar zuen. Proiektu hori Hegoa Elkarteak aurkeztu zuen Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzako eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdiaren barruan; ekimenaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei beka ematea zen, 2008ko Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura.

Patricia Sarro García lankide boluntarioak NBE-2008BA/0064 erreferentziadun proiektuan jardun behar zuen. Proiektu hori Hegoa Elkarteak aurkeztu zuen Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzako eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdiaren barruan; ekimenaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei beka ematea zen, 2008ko Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura.

Ana María Ramos Porto lankide boluntarioak NBE-2008BA/0023 erreferentziadun proiektuan jardun behar zuen. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak aurkeztu zuen Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzako eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdiaren barruan; ekimenaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei beka ematea zen, 2008ko Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura.

Agustín Asier Tapia Gutiérrez lankide boluntarioak NBE-2008BA/0026 erreferentziadun proiektuan jardun behar zuen. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak aurkeztu zuen Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzako eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdiaren barruan; ekimenaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei beka ematea zen, 2008ko Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura.

Susana Sagarduy Ochoa de Eribek prozesuan atzera egiteko idazkia 2008ko urriaren 20an jaso zen, zeina 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren erreserbako zerrendako hirugarren postuan baitzegoen. Atzera egin ondoren, erreserbako zerrenda Carmen Crespok eta Itziar Gandariasek osatzen dute.

Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoei eman beharreko laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan xedatutakoarekin bat, herrialde pobretuak garatzeko nazioarteko erakundeon proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko, eta, aurrekontu-ekitaldi aplikagarrian diru-laguntzari uko egiterik edo errebokaziorik gertatzen bada erabiltzeko erreserbako zerrenda bat egin beharra ezartzen duen dekretu beraren 8. oinarria aplikatuz,

Lehenengoa. 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren II. eranskinean azaltzen diren bi beketako laguntzak (Carmen Crespo Ordóñez eta Itziar Gandarias Goikoetxea, 15.450 eurokoa bakoitza) esleitzea. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoei laguntzak ematen zaizkie.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 4a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik