- RE51108 CONVOCAN SUBVENCIONES FORMACIÓN PERSONAL NO SANITARIO, CONVOCAN SUBVENCIONES FORMACIÓN PERSONAL NO SANITARIO EN LA UTILIZACIÓN DE DESFIBRILADORES EXTERNOS AUTOMÁTICOS (DEAS). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuRE51108 CONVOCAN SUBVENCIONES FORMACIÓN PERSONAL NO SANITARIO, CONVOCAN SUBVENCIONES FORMACIÓN PERSONAL NO SANITARIO EN LA UTILIZACIÓN DE DESFIBRILADORES EXTERNOS AUTOMÁTICOS (DEAS).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 6568
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/06
- Argitaratze-data: 2008/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osasun sailburuaren 2008ko maiatzaren 27ko Aginduaren bitartez (2008ko ekainaren 11ko EHAA, 110. zenbakia), pertsonal ez sanitarioari kanpoko desfibriladore automatikoak (KDA) erabiltzeko prestakuntza emateko diru-laguntzetarako deia egin zen.
Agindu horretako 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako eskaerak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea interesdunek planteatutako gai guztiak barne direla Osasun sailburuordeari dagokio, Balorazio Batzordearen proposamenez; batzorde horren osaera agindu honetako 9.1 artikuluan zehazten da.
Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, hau
Lehenengoa. Jarraian aipatzen diren erakundeei diru-laguntzak ematea. Onartutako zenbatekoak prestakuntza-ikastaroan parte hartuko dutenek sortutako gastuak finantzatzeko baino ez dira erabiliko, hala nola, matrikula, joan-etorriak, janaria, materiala erostea eta ikastaroari zuzenean eta zalantzarik gabe lotuta dagoela egiaztatzen den beste edozein.
Erakundeak/Entidades Zenbatekoa/Importe
Bridgestone Hispania 1.916
IMD Basauri 1.680
Claretianos 2.400
Guardian Llodio Uno, S.L. 2.448
ULMA Hormigon Polimero, S. Coop. 2.049
Barakaldoko Udala / Ayuntamiento de Barakaldo 1.912
Condesa Fabril 2.076
Angulas Aguinaga 1.600
CD Fortuna KE 2.889
UKE-IMD Durango 2.154
Ikerlan, S. Coop. 1.400
SNA Europe 2.040
Comunidad de Propietarios Urbil 1.400
Bigarrena. Gainerako eskaerak ezestea, deialdiko aginduan ezarritako irizpideak eta gainerako artikuluak aintzat harturik.
Erakundeak/Entidades Arrazoia/Motivo
Oerlikon Balzers-Elay Coatins Epez kanpo aurkezteagatik / Extemporaneidad
Hirugarrena. Honako ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.
Osasun sailburuordea,
RAFAEL CERDAN ARANDIA.


