- EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 6KOA, ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARIARENA, KRISI EKONOMIKOA DELA ETA, 2008AN ETA 2009AN, BAXURAKO EUSKAL ARRANTZA-ONTZIEN ARRANTZA JARDUERA ALDI BATERAKO GELDIARAZTEA FINKATZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 6KOA, ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARIARENA, KRISI EKONOMIKOA DELA ETA, 2008AN ETA 2009AN, BAXURAKO EUSKAL ARRANTZA-ONTZIEN ARRANTZA JARDUERA ALDI BATERAKO GELDIARAZTEA FINKATZEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 6794
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/06
- Argitaratze-data: 2008/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduak, Arrantzarako Europako Funtsaren ingurukoak, arrantza alorreko erkidegoko egitura-laguntzari buruzko arauak ezartzen ditu. AEFren helburua da Arrantza Politika Bateratuaren (APB) 2002ko erreformaz geroztik hartutako neurriak lortzen laguntzea, arrain-kopuruaren gaineko presioa arintzeko xedearekin, eta aldi berean, alorrerako iraunkorrak izan daitezkeen gizarte- eta ekonomia-baldintzak bermatzea.
Gaur egungo egoera ekonomikoaren testuinguruan, eta bereziki erregaien prezioen izugarrizko igoeraren ondoren, neurri gehigarriak hartzeko premia handia dago, erkidegoko arrantza-ontziak egungo egoerara azkarrago egokitu ahal izateko, eta aldi berean, alorrerako iraunkorrak izan daitezkeen gizarte- eta ekonomia-baldintzak bermatzeko.
Kontseiluaren 744/2008 (EE) Erregelamenduak, 2008ko uztailaren 24koak, krisi ekonomikoa jasaten duten Europako Erkidegoko arrantza-ontzien berregituratzea sustatzeko aldi baterako ekintza espezifikoa finkatzen du. Halaber ezartzen du arrantza-jardueren aldi baterako geldialdiaren xedea izan behar dela etekin ekonomikoak handitzea, arrainen kopurua hazten lagunduz edo merkaturatze-baldintza onuragarrienak sustatuz. Erregelamendu horrek erkidegoko ekintza espezifikoa ezartzen du honako helburuarekin: 2008an petrolioaren prezioak izandako igoerak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioa jasaten duten arrantza alorreko pertsona eta enpresei, aldi batez eta salbuespen gisa, laguntzea.
Bestetik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2008ko apirilaren 24an emandako Aginduan, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da, 2008ko ekitaldirako. Agindu horretako hamabosgarren ebazpenean,«Arrantza-jarduerak aldi batez geldiaraztea» izenekoan dio laguntza hauen helburua ontzi-jabeei eta arrantzaleei bideratutako arrantza-jardueren aldi bateko geldialdiak finantzatzen laguntzea dela. 2. paragrafoan honela dio: «Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez argitaratuko da EHAAn, eta arrantza-ontzien jardueraren aldi bateko geldialdia adieraziko da horretarako behar diren baldintzak izatean, denboraldia eta baldintza zehatzak barne hartuta».
Kontuan hartuta Kontseiluaren uztailaren 24ko 744/2008 (EE) Erregelamenduak, krisi ekonomikoa jasaten duten Europako Erkidegoko arrantza-ontzien berregituratzea sustatzeko aldi baterako ekintza espezifikoa aldarrikatzen duenak, aurreikusten duela AEFk, 1198/2006 Erregelamenduaren 24. artikuluan aurreikusitako neurriez gain, arrantzale eta armadoreentzako laguntza-neurriak finantzatu ahal izango dituela, arrantza-jarduerak aldi baterako gelditzeko, gehienez ere hiru hilabetez, 2008ko uztailaren 1etik 2009ko abenduaren 31 arte, betiere:
Arrantza-jardueraren aldi baterako geldialdia 2008ko abenduaren 31 baino lehen hasi bada, eta
Enpresa onuradunek, 2009ko urtarrilaren 31 arte, berregituratze-neurriak izan badituzte, hala nola, ontziak egokitzeko programak, arrantza-ahalegina egokitzeko planak, harrapaketa-planak edo bestelako berregituratze-neurriak, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen den bezala, non era horretako neurriak aplikatzen ari diren, besteak beste: Hegalaburra errekuperatzeko Planera egokitzearren egindako harrapaketa-planak, berdela egunean kopuru batetik gora ez harrapatzeko planak, EAEko barrualdeko uretan arrantza-ahalegina gutxitzeko harrapaketa planak, eta baita ere, baxurako ekoizleen elkarteen harrapaketa-planak, 104/2000 (EE) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera.
Horrela bada, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamendua, Kontseiluaren 2008ko uztailaren 24ko 744/2008 (EE) Erregelamendua, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko apirilaren 24ko Agindua ikusita,
Lehenengoa. Baxurako euskal arrantza-ontzien jardueraren aldi baterako borondatezko geldialdia adieraztea, ondorengo baldintzen arabera:
Ontziaren tonajearen arabera, 2008an zehar eta oro har, 10 egun jarraian gelditu beharko dute 2008ko azaroaren 1etik abenduaren 31 arte 80 GT baino tonaje handiagoko ontziek, eta 5 egun 80 GT edo tonaje txikiagoko ontziek.
Ontziaren tonajearen arabera, 2009an zehar eta ekainaren 30a baino lehen, ondoren agertzen diren geldialdi jarraituak egingo dira:
< 10 GT: 5 eguneko geldialdia.
10 eta 80 GT artekoak: 20 eguneko geldialdia.
10 eta 80 GT artekoak, hegaluzea harrapatzen duten arrantza-ontziak, hegaluzea harrapatzen hilabetetik gora ibili badira: 25 eguneko geldialdia.
> 80 GT: 30 eguneko geldialdia.
Bigarrena. Geldialdia justifikatzeko dagokion portuko Itsas-kapitainak emandako ziurtagiria beharko da, nabigazio-rola eman eta jaso dela ziurtatzen duena. Nabigazio-rola ontzi horien Arrantzaleen Kofradiak emango du, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara bidali beharko da. Geldialdia zenbatzeko eta dagokion ziurtagiria emateko, rola eman eta jaso den dataz gain, kontuan hartu ahal izango dira ontzia portuan sartutako datari buruz portuko agintariek emandako ziurtagiria, edo Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak egindako egiaztapenak.
Geldialdia, ontzia portura iristen den egunetik bertatik, portutik ateratzen den egunaren bezpera arte zenbatuko da.
Hirugarrena. Agindu honetan araututako jardueraren aldi baterako geldialdia Arrantzarako Europako Funtsaren funts publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren funts propioen kontura finantzatu ahal izango da. Azken kasu horretan, geldialdiaren baldintzak dagokion arautegian arautuko dira.
Laugarrena. Administrazio bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehenago, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.
Arrantza eta Akuikultura zuzendaria,
JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


