- SAN VIATOR. EBAZPENA, EAEKO IKASTETXEEI LHKO HEZIKETA-ZIKLOAK MODU PARTZIALEAN IRAKASTEKO 07-08 IKASTURTERAKO EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK ALDATZEN DITUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuSAN VIATOR. EBAZPENA, EAEKO IKASTETXEEI LHKO HEZIKETA-ZIKLOAK MODU PARTZIALEAN IRAKASTEKO 07-08 IKASTURTERAKO EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK ALDATZEN DITUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 6599
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/07
- Argitaratze-data: 2008/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko abenduaren 10eko Aginduak (2002ko abenduaren 27ko EHAA), EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko baimena ematea arautu eta baimen horri dagokion finantzaketa ezarri zuen.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2007ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez (2007ko apirilaren 11ko EHAA) 2007-2008 ikasturteko deialdia egin zen, lehen aipatutako abenduaren 10eko Aginduan zehazten diren diru-laguntzak banatzeko.
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez (2007ko irailaren 4ko EHAA) ebatzi zen EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 917.518,58 euro ematea. Halaber, ebazpen horren I eranskinean diru-laguntza hori jasoko zuten ikastetxeak zeintzuk ziren eta zegokien diru-kopurua zehaztu zen.
Bestetik, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2007ko urriaren 18ko Ebazpenak (2007ko azaroaren 23ko EHAA) aldatu egin zituen lehen aipatutako 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez ikastetxe batzuei eman zitzaizkien diru-laguntzen kopuruak, 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren 18. artikuluari jarraiki.
CPES San Viator BHIP ikastetxeak aurkeztutako azken txostena eta gastuen justifikazio-agiriak aztertu ondoren, ikusi da onartutako justifikazio-agiriek ez dutela justifikatzen 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzaren % 100. Ondorioz,
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria,
IRENE AZPIROZ ARTANO.


