- EBAZPENA, 2008ko azaroaren 7koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-00445/08 espedientean Irene Hernández Ercilla andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko azaroaren 7koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-00445/08 espedientean Irene Hernández Ercilla andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 841
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/07
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Irene Hernández Ercilla andreak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2008ko urtarrilaren 24an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.
Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Espainiako Elkargoan kontsulta egin eta bertan emandako informazioaren arabera, interesduna higiezin baten titular gisa agertzen da.
Bizkaiko lurralde ordezkariaren 2008ko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez, baja eman zitzaion babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari, etxebizitza edukitzeagatik.
2008ko ekainaren 6an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aurreko ebazpenaren aurka- Irene Hernández Ercillak, aditzera emanez bere ezadostasuna ebazpenarekiko, eta alegatuz ezen, bere etxebizitzak ez dituela 36 m2-tik gora eta, ondorioz, bai behar duela etxebizitza. Horrekin batera tasazio txostena bidaltzen du. Errekurritutako ebazpena berrikusteko eskatzen du.
Aurrekari horietan oinarrituta, hona hemen
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu du. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.
2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 2. artikuluak 2003ko abenduaren 16ko Aginduak aldatua ezartzen du bizikidetza-unitateen edo pertsona fisikoen eskabideei babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan alta emateko zein baldintza bete behar diren. Honakoak hain zuzen ere:
Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularretako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean bizi beharko du.
Bizikidetza-unitateko kideek ez dute etxebizitzarik eduki behar, ez jabetzan, ez jabetza soilean, ez azalera-eskubide edo usufruktuan ere, babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabidearen egunean.
Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak. Horretarako, kontuan hartuko den zerga-aldia honako hau izango da: behin pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpena aurkezteko epea amaituta, erregistroan alta emateko eskariaren dataren aurre-aurrekoa dena.
2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3.1 artikuluak ezartzen du -etxebizitza premiaren gorabeherez ari denean- ezen, etxebizitza behar duten pertsonatzat jotzeko, etxebitizaren gaineko eskubide erreal baten titularra izateaz gain, honako hauek frogatu beharko direla: eskubide hori agiri bidez frogatuta izatea; etxebizitza hori EAEn egotea; etxebizitza martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 17.3 artikuluan finkatutako egunak baino bost urte lehenago erositakoa izatea; eskatzailearen bizileku ohikoa eta iraunkorra izatea; eta azaroaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako bizigarritasun baldintza gutxienekoak ez betetzea.
Dekretu horretako 17.3 artikuluak zenbait egun ezartzen ditu baldintzak zenbatzeko:
Dekretu honetako 10. artikuluak aipatzen dituen onuradunen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindua argitaratzen den eguna.
Behin-behineko kalifikazioaren eguna, babes ofizialeko etxebizitzaren lehen eskualdatzearen edo alokairuko lagapenaren kasuan.
Salerosketa-kontratuari oniritzia emateko aurkezten den eguna, babes ofizialeko etxebizitzen bigarren edo ondorengoen eskualdatzeetan, edo alokairuko kontratuan, ondorengo alokairuetarako.
Babespen publikoko etxebizitzak bigarren aldiz edo gehiagotan eskualdatzeko salerosketa kontratuaren edo horren ondorengo errentamenduetarako- errentamendu kontratuaren bisatua aurkezteko eguna.
Eskuartean dugun kasu honetan, espedientea aztertzetik ateratzen da ezen, etxebizitzak 28 m2 dituela, eskatzaileak bertan duela bere bizilekua eta 2005ean erosi zuela (hala ere, kasu honetan ez dago zenbatzekotan kontuan hartzeko egunik); beraz, bidezkoa da aurkeztutako errekurtsoa baiestea.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Bizkaiko lurralde ordezkariak SD2-00445/08 espedientean emandako Ebazpenaren aurka Irene Hernández Ercilla andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiestea. Lurralde Ordezkaritzak, beraz, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan alta eman beharko dio erregistroan sartzeko eskabideari.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


