- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 6788
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/11
- Argitaratze-data: 2008/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura 2006ko ekitaldian borondatezko euskal lankideei diru-laguntza emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko martxoaren 8ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, M.ª Inmaculada Flamarique Oses lankideari 35.880,81 euroko diru-laguntza eman zitzaion, «Cooperantes Profesionales 2 Años» proiektuan aritzeak sortuko zituen gastuak ordaintzeko.
Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, borondatezko lankidearen lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
2008ko azaroaren 11n Asociación en Solidaridad con el 3er Mundo «Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea» erakundeak esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza hasieran 35.880,81 eurokoa zen, 47.848,94 euroko proiektu baterako. Azken txostena aurkeztu ondoren ikusi da 47.385,92 euro justifikatu direla, hau da proiektuaren % 99,03. Beraz, erakunde eskatzaileak diru-laguntzaren % 0,97ri uko egin dio, hau da 347,21 eurori, azkenean diru-laguntza 35.553,60 eurokoa izan delarik.
Aurreikusitako azken ordainketa 8.970,21 eurokoa zen, baina 347,21 eurori uko egin zaionez, aipatu kenketa egin eta azkenean 8.623 euroko ordainketa egingo da.
2008ko azaroaren 11n Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako zati bateko ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Solidaridad con el 3er Mundo «Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea» erakundeak «Cooperantes Profesionales 2 Años» proiektuan jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura borondatezko euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2006ko deialdian aurkeztu zen.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 11.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


