Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko azaroaren 12koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetarako eremuan pertsonak espezializatzeko bekak luzatzeko dena, beka horiek 2007an esleitu ziren - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 12koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetarako eremuan pertsonak espezializatzeko bekak luzatzeko dena, beka horiek 2007an esleitu ziren

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 6853
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/12
  • Argitaratze-data: 2008/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ogasun; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan -Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko denean, hain zuzen- eta beka horien 2007ko uztailaren 16ko deialdi ebazpenean ezarrita dagoenarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren, 2007ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez. Beka horiek hamabi hilabeteko iraupena dute. 2007ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez beka bati uko egin zitzaiona eta ordezkoari esleitu, aurrekoari geratzen zitzaion denbora eta diru-kopuruarekin.

221/2003 Dekretuaren 3. artikulua oinarri hartuta, beken onuradunek luzapena eskatu dute, horretako bidezko informea erantsiz. Eskaerak kontuan hartuta, irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako Aukeraketa Batzordeak esleitutako bekak beste hamabi hilabetetan luzatzeko proposamena aurkeztu du.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

Lehenengoa. Eranskinean agertzen diren pertsonei bekak luzatzea, Kanpo Harremanetarako eremuan, beste hamabi hilabetetan.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 12a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik