Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 13KOA, MUSIKA-JARDUERA PROFESIONALETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUEN KULTURA SAILBURUAREN 2008KO EKAINAREN 4KO AGINDUAN FINKATZEN DEN GEHIENEZKO ZENBATEKO OROKORRA ALDATZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 13KOA, MUSIKA-JARDUERA PROFESIONALETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUEN KULTURA SAILBURUAREN 2008KO EKAINAREN 4KO AGINDUAN FINKATZEN DEN GEHIENEZKO ZENBATEKO OROKORRA ALDATZEN DUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 6693
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/13
  • Argitaratze-data: 2008/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kultura sailburuaren 2008ko ekainaren 4ko Aginduak musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdia egin zuen eta bere 2. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra laurehun eta hogeita bost mila eurotan (425.000,00) finkatu zuen.

  2. Halaber, agindu horren xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

    Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, bigarren artikuluan ezarritako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena egin aurretik egin beharko da. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

  3. 2008ko irailaren 5ean deitutako dirulaguntzen eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da modalitate batzuetan jasotako eskaera-kopurua kontuan hartuta, komenigarria izango litzatekeela hasierako diru-kopurua gehitzea.

  4. Une honetan aurrekontu-disponibilitatea dago,

    Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdia egiten duen 2008ko ekainaren 4ko Aginduan finkatzen duen gehienezko zenbatekoa hirurogei mila eurotan (60.000,00) gehitzea.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua laurehun eta laurogeita bost mila eurotan (485.000,00) finkatzen da.

Bigarrena. Aurreko artikuluan finkatu den zenbateko gehigarria honela banatuko da deialdiko modalitateen artean: hogeita hamar mila euro (30.000,00) Ekoizpeneko modalitatean; hogei mila euro (20.000,00) Biretako modalitatean eta hamar mila euro (10.000,00) Zabalkunde modalitatean.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.