- EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 13KOA, KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL SAILBURUORDEARENA, IKUS-ENTZUNEZKOEN ARLOAN SORRERA, GARAPEN ETA PRODUKZIOAREN ALDEKO LAGUNTZAK EMATEKO ARAUBIDEA EZARRI ETA DEIALDIA EGITEN DUEN KULTURA SAILBURUAREN 2008KO APIRILAREN 9KO AGINDUAN FINKATZEN DEN GEHIENEZKO ZENBATEKO OROKORRA ALDATZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 13KOA, KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL SAILBURUORDEARENA, IKUS-ENTZUNEZKOEN ARLOAN SORRERA, GARAPEN ETA PRODUKZIOAREN ALDEKO LAGUNTZAK EMATEKO ARAUBIDEA EZARRI ETA DEIALDIA EGITEN DUEN KULTURA SAILBURUAREN 2008KO APIRILAREN 9KO AGINDUAN FINKATZEN DEN GEHIENEZKO ZENBATEKO OROKORRA ALDATZEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6903
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/13
- Argitaratze-data: 2008/12/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 9ko Aginduak, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duenak, bere 21.1 artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra miloi bat seiehun eta berrogei mila eurotan (1.640.000,00) finkatu zuen.
Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:
Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori.
2008ko azaroaren 12an Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Estatuaren 2008rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 51/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-laguntzari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 51/2007 Legean honako partida hau aurreikusi zen: «Gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeari begira, hitzarmen bidez autonomia-erkidegoetako erakunde eskudunei eskualdatzeko laguntza edo kredituak ezartzea».
Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.
Ondorioz, hauxe,
Lehenengoa. Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak ematen duen Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 9ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 124.000,00 eurotan gehitzea. Gehikuntza hori produkziorako laguntzen modalitatera eta jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetara bideratuko da oso-osorik.
Beraz, aipaturiko aginduaren 21.1 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua miloi bat zazpiehun eta hirurogeita lau mila eurotan (1.764.000,00)finkatzen da.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek, ematen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


