- EBAZPENA, 2008ko azaroaren 13koa, Inmigrazio zuzendariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebazten dituena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko azaroaren 13koa, Inmigrazio zuzendariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebazten dituena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6992
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/13
- Argitaratze-data: 2008/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2008ko apirilaren 16an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programak garatzen dituzten erakundeentzako laguntzetarako dei egiten da, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatzeko. Inmigrazioaren arloko jarduerak egiteko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen ditu Dekretu horrek.
Ekainaren 17ko 61/2007 Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoari jarraiki, 2008ko uztailaren 18an bildutako Balorazio Batzordeak Ebazpen proposamena egin zuen, laguntza-ildo honetan aurkeztutako eskaerak ebazteko.
Aurreko guztiarengatik eta Balorazio Batzordeak egindako ebazpen proposamena aztertuta, ondokoa
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei bertan agertzen diren diru-kopuruak esleitzea.
eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei eskatutako diru-laguntzak ukatzea.
eranskinean zerrendatzen diren laguntza-eskarien artxibatzea komunikatzea.
Bigarrena. Esleitutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
% 75, ematea ebazten dela adierazteko jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita hilabeteko epean.
Gainerako % 25a, ondorengo puntuan ezarritakoaren arabera justifikatzen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Hirugarrena. Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 6. artikuluarekin bat etorriz, beti ere diru-laguntzaren xedea bete dela baietsirik, diru-laguntza ematean kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketarik izan bada, edo orobat Herri Administrazio honek edo beste batek, edo erakunde publiko zein pribaturen batek, aldi berean emandako diru-laguntza edo laguntzarik jasotzen bada, diru-laguntza emateko Ebazpena aldatzea gerta daiteke.
Laugarrena. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde edo pertsona onuradunek ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzan:
Burututako proiektu edo planaren txostena, ahal denik eta zehatzena. 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren VI. eranskin gisa gehitzen den azken txosten ereduaren arabera (EHAA, 72. zkia, 2008ko apirilaren 16koa). Azken txostenaren eredua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri: www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net.
Gastuen ziurtagiriak.
1. Gastuak jatorrizko ziurtagirien bidez egiaztatuko dira edo, salbuespen gisa, horien kopia konpultsatuen bitartez.
2. Emandako dirulaguntza egiaztatzeko ziurtagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik hasita.
Diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarrerei buruzko behin betiko balantzea, ahalik eta zehatzena eta aurrekontuaren partidek ezartzen dituzten mugen arabera. Bertan adierazi beharko da zer nolako dirulaguntzak jaso dituen erakunde publikoen nahiz pribatuen eskutik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak emandakoa ere sartzen dela.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezean, egoera hori egiaztatzen duen agiria erantsiko da.
Hala badagokio, diruz lagundutako programa edo jarduera dela-eta egindako material guztietako aleak, hizkuntz bertsio guztietakoak, euskarri fisiko nahiz magnetikoan. Material horietan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dirulaguntza jaso dela adierazi beharko da.
Ebazpen honetarako ondokoak hartuko dira justifikatutako gastutzat:
1. Nomina bitartez justifikatutakoak.
2. Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 agirien bitartez justifikatuak.
3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipen-aitorpenaren 110 eta 111 agirien bidez justifikatutakoak.
4. Dirulaguntza jaso duen izenean jaulkitako faktura bidez justifikatutakoak. Kontuan har daitezen 2008 urtekoa izan behar da eta ondoko datuak jaso behar dituzte fakturek:
4.1. Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.
4.2. Izena eta abizenak edo sozietate-izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, igorle eta hartzailearen helbideak edo, egoiliarrak ez badira, establezimendu iraunkorraren helbidea.
4.3. -Eragiketaren deskripzioa eta guztizko kontra-prestazioa. Eragiketa atxikita dagoenean eta Balioaren gaineko Zerga ezarri behar zaionean, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-mota eta kuota jasanarazia ere. Kuota jasanarazia prezioaren barruan sartuz gero, aplikatutako zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo bestela «BEZ barne» adierazi, hala baimentzen badu Balioaren gaineko Zergari buruzko araudian.
4.4. Faktura igortzeko data.
Arauaren salbuespenak -faktura behar ez duten eragiketak, hartzailearen identifikazioa behar ez dutenak, kuota jasanarazia edota ezarritako zerga-tasa jaso behar ez dutenak, fakturen ordez, zenbakitutako txartelak, edo, makina erregistratzaileek igorritako tiketak erabiltzea, eta abar- fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan jasota daude, edo bestela abenduaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, edo aipatutako arauetako paragrafo jakin batzuk aldatzen edo indargabetzen dituzten arauetan.
5. Banku-zorduntzeagatik zordunketa-dokumentuen edo ziurtagirien bidez justifikatutakoak, baldin eta finantza-erakundeek igorri badituzte, eta faktura baten datuak, zenbakia eta seriea salbu, jasotzen badituzte.
6. Enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek egindako noizbehinkako lanen kasuan, lanak idazki baten bidez justifikatuko dira. Idazkia igortzen duen erakunde onuradunaren ordezkariak sinatu behar du idazkia. Idazkian, gutxienez datu hauek jaso behar dira:
6.1. Izena eta abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorle zein hartzailearen helbideak.
6.2. Eragiketaren deskripzioa eta guztizko zenbatekoa.
6.3. Jarduera izaera profesionalekoa bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion banaketa.
6.4. Idazkia igorri zen eguna.
6.5. Hartzailearen «jaso izana» eta sinadura.
Bosgarrena. Justifikazioa aurkezteko unean ondokoak eramango dira:
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, justifikazioa aurkezteko hilekoa.
Seigarrena. Dirulaguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Inmigrazio zuzendariak banakako Kitapen Ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, itzultzeko prozedurari ekin zaiola jakinaraziko du, bai eta zein arrazoitan oinarritzen diren ere, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Zazpigarrena. Ondoko kasuak hartuko dira ez-betetzetzat.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritakoez bestelako jardueretarako erabat edo zati batean erabiltzea jasotako dirulaguntzak.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan eta 2008ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritako baldintzak ez betetzea.
Bete beharreko beste edozer, beste edozein xedapenek oro har hala ezarri duelako.
Goian adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez.
Zortzigarrena. Era berean, EHAAn argitaratuko dira ildo bakoitzean emandako laguntzen guztizko zenbatekoa eta proiektua bakoitzerako onartutako diru-kopurua.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte-Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.
Inmigrazio zuzendaria,
JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.
I. ERASKINA / ANEXO I
Espediente zbk.
º expediente Eskatzailea
Solicitante Diruz lagundutako jarduera
Actividad subvencionada Dirulaguntza
Subvención
FUN-20088F/0067 Adiskidetuak Abiatuz - servicio de acompañamiento a la inserción sociolaboral para personas inmigrantes con problemática social grave 19.563,00
FUN-20088F/0003 Asociación Arrats Resocialización integral, no residencial, a personas inmigrantes en exclusión social o en riesgo de estarlo; y prevención 19.230,00
FUN-20088F/0043 Asociación Askabide Liberación Piso para mujeres inmigrantes prostitutas en situación de emergencia social 16.060,00
FUN-20088F/0042 Asociación Bidesari de Pastoral Penitenciaria de Bilbao Proyecto de intervención con personas inmigrantes extranjeras privadas de libertad 16.282,50
FUN-20088F/0070 Asociación Cear Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado Programa integral para la inserción socio-laboral de las personas inmigrantes y refugiadas 57.660,06
FUN-20088F/0071 Asociación Cear Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado Programa de orientación y acompañamiento a jóvenes extranjeros 22.620,98
FUN-20088F/0037 Asociación Cite-Bizkaia Red de apoyo y asistencia jurídica para inmigrantes 62.558,53
FUN-20088F/0045 Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano. Sortarazi de Bilbao Talleres prelaborales para personas inmigrantes 7.500,00
FUN-20088F/0055 Asociación de Profesionales Extranjeros de Álava Prestaturik Comprometidos con la igualdad de oportunidades en el empleo 8.175,30
FUN-20088F/0057 Asociación de Profesionales Extranjeros de Álava Prestaturik Apoyo escolar en euskera y castellano para hijos menores de personas inmigrantes 4.155,44
FUN-20088F/0086 Asociación Goiztiri Etxeberri 32.932,50
FUN-20088F/0088 Asociación Goiztiri Programa de acompañamiento a la inserción laboral para personas inmigrantes 10.800,00
FUN-20088F/0028 Asociación Helduak Colectivo de Formación de Personas Adultas Elkargune: espacio para el encuentro entre culturas 11.250,00
FUN-20088F/0005 Asociación Izangai / Izangai Elkartea Vivienda semitutelada para la incorporación social de personas inmigrantes 13.728,32
FUN-20088F/0050 Asociación Izangai / Izangai Elkartea Piso de emergencia invernal para personas inmigrantes sin hogar 9.124,50
FUN-20088F/0032 Asociación Izangai / Izangai Elkartea Servicio de orientación, búsqueda de empleo, mediación y prospección de empresas para personas inmigrantes en situación de arraigo 12.026,36
FUN-20088F/0078 Asociación Izangai / Izangai Elkartea Proyecto de documentación para personas en situación de riesgo o exclusión social 7.982,10
FUN-20088F/0090 Asociación para el Desarrollo Comunitario Umeak Kalean Elkartu: proyecto de ayuda a la integración de adolescentes y jóvenes inmigrantes extranjeros en el distrito 5 de Bilbao 39.048,81
FUN-20088F/0046 Asociación para el Fomento del Empleo- Fondo Empleo Servicio de mediación sociolaboral para personas inmigrantes 6.844,50
FUN-20088F/0068 Asociación para la Inserción Social Zabaltzen de Durango Prorroga de periodo de experimentación y consolidación centro de encuentro y participación intercultural zubiguneak 19.438,15
FUN-20088F/0038 Asociación Rais Euskadi Programa de integración sociolaboral para inmigrantes en riesgo o exclusión social 13.434,59
FUN-20088F/0060 Asociación Salhaketa-Araba Piso de larga estancia 19.028,00
FUN-20088F/0079 Asociación Vasca de Terapia Gestalt - Zimentarri-Centro Aukera Programa de apoyo a la inserción de personas extranjeras que ejercen la prostitución Prostiexin 9.230,40
FUN-20088F/0051 Asociación Zubietxe de Reinserción de Personas Drogodependientes y con Dificultades de Incorporación Social Recurso residencial para personas inmigrantes Zubietxe- Hiritar II. 17.000,00
FUN-20088F/0052 Asociación Zubietxe de Reinserción de Personas Drogodependientes y con Dificultades de Incorporación Social Hiritar I 17.000,00
FUN-20088F/0082 Asociación Afroamericana Amaia - Acogida temporal a mujeres inmigrantes en situación de dificultad social 31.723,28
FUN-20088F/0083 Asociación Afroamericana Programa personalizado de inserción laboral 28.528,20
FUN-20088F/0054 Asociación Ateirekia del Centro EPA Irala (La Merced) Servicio de información, orientación y apoyo dirigido a los alumnos del Centro EPA La Merced 9.010,00
FUN-20088F/0004 Asociación Benéfico Asistencial Elkarbanatuz Bidanka: Red de recursos residenciales 18.327,00
FUN-20088F/0063 Asociación contra la Exclusión Social Margotu Programa Laneratzea, mediación y acompañamiento a la inserción laboralde jóvenes en riesgo o estado de exclusión y sus familias 10.094,08
FUN-20088F/0062 Asociación de Inmigrantes Marroquíes en Euskadi - Azraf Ksar Bilbao: punto de encuentro de jóvenes no acompañados 44.180,40
FUN-20088F/0087 Asociación de los Chinos en Euskadi « A.CH.E.» Proyecto sociocultural «Shuyu» 20.349,68
FUN-20088F/0065 Asociación Multicultural Ereite Murgilduz: para la creación de redes 3.785,79
FUN-20088F/0035 Asociación para la Colaboración Bolivia Gurea Integración sociolaboral y sensibilización del colectivo boliviano 17.600,10
FUN-20088F/0020 Asociación para la Integración Osatu Piso de acogida a mujeres inmigrantes embarazadas o de reciente maternidad en riesgo de exclusión social o desamparo 16.928,10
FUN-20088F/0081 Asociación UPTA - Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Euskadi Sin título - UPTA euskadi 25.110,00
FUN-20088F/0072 Asociación Educativa Berriztu de Basauri Pisos de tránsito para mujeres inmigrantes víctimas de violencia doméstica 13.740,65
FUN-20088F/0036 Bizkaiko SOS Arrazakeria Oficina de información y denuncia-lucha contra el racismo y la discriminación 22.356,00
FUN-20088F/0049 Cáritas Diocesana (Vitoria) Programa de integración de personas inmigrantes 42.458,30
FUN-20088F/0076 Centro de Acogida Lagun Artean Pisos tutelados para mujeres en situación de exclusión social Lagun artean 13.041,00
FUN-20088F/0077 Centro de Acogida Lagun Artean Caserío tutelado de integración social de inmigrantes «Aize onak» 21.566,78
FUN-20088F/0089 Comision Ciudadana Anti-Sida de Bizkaia Atención sociosanitaria de inmigrantes. Inclusión y acercamiento comunitario 51.496,28
FUN-20088F/0021 Cruz Roja de Bizkaia / Gurutz Gorria Bizkaia (Cruz Roja Española) Hablamos tu idioma 2.079,55
FUN-20088F/0024 Cruz Roja de Bizkaia / Gurutz Gorria Bizkaia (Cruz Roja Española) Inserción sociolaboral de inmigrantes: intermediación y acompañamiento 9.202,38
FUN-20088F/0023 Cruz Roja de Bizkaia / Gurutz Gorria Bizkaia (Cruz Roja Española) Vivienda de acogida para inmigrantes 4.222,72
FUN-20088F/0026 Cruz Roja de Bizkaia / Gurutz Gorria Bizkaia (Cruz Roja Española) Servicio de acogida, información y orientación 12.236,55
FUN-20088F/0010 Cruz Roja de Gipuzkoa Primera acogida e inserción social: medidas complementarias en la acogida para la integración 1.999,08
FUN-20088F/0014 Cruz Roja de Gipuzkoa Interlabor 19.123,17
FUN-20088F/0011 Cruz Roja de Gipuzkoa Primera acogida a inmigrantes e inserción social; acompañamiento 14.644,03
FUN-20088F/0012 Cruz Roja de Gipuzkoa Crono: intervención social y educativa de menores inmigrantes no acompañados 9.179,57
FUN-20088F/0002 Cáritas Diocesana de Bilbao Primeros pasos hacia la integración: el acompañamiento social, jurídico y psicológico 26.451,06
FUN-20088F/0064 Egintza - Asoc. para la Protección del Menor y la Familia y Promoción de los Puntos de Encuentro y la Mediación Egintza de Barakaldo Bidelagun: atención psicosocial transcultural para población inmigrante 4.926,00
FUN-20088F/0008 Federación de Reinserción Social Sartu de Bilbao Ateak zabalduz: servicio de acompañamiento al empleo para personas inmigrantes y extranjeras, que demanden apoyo en su proceso de incorporación socio-laboral 65.000,00
FUN-20088F/0031 Fundación Adsis Programa jóvenes e inmigrantes 15.900,00
FUN-20088F/0053 Fundación Harribide Fundazioa Acogida, acompañamiento e inserción a jóvenes inmigrantes extranjeros 27.879,43
FUN-20088F/0034 Fundación Peñascal Beti-zabalik 65.000,00
FUN-20088F/0075 Fundación Para La Formación En Máquina-Herramienta Proceso de integración profesional para personas inmigrantes extranjeras en empresas del sector de fabricación mecánica 2008 46.147,13
FUN-20088F/0061 Fundación Fiare (Inversión y Ahorro Responsable) El proyecto fiare de banca ética como herramienta de apoyo a la integración de las personas migrantes extranjeras en la CAPV 16.800,00
FUN-20088F/0047 Fundación Social Ignacio Ellacuría Programa de intervención psicosocial individual y colectiva para personas inmigrantes extranjeras 23.046,75
FUN-20088F/0092 Goierriko Ekimena S.A. Gierriko baliabide gida 3.696,00
FUN-20088F/0022 Kaeb-Nai Kultur Arteko Ekintza Berria - Nueva Acción Intercultural El zoco Kaebnai: un programa de sensibilización intercultural de la ciudadanía para la integración de la población inmigrada y la lucha contra la discriminación 19.020,00
FUN-20088F/0093 Mancomunidad de la Merindad de Durango Desarrollo de habilidades para la búsqueda de empleo 1.212,00
FUN-20088F/0039 Munduko Medikuak / Médicos del Mundo del País Vasco Centro de atención socio-sanitaria a inmigrantes 8.736,00
FUN-20088F/0059 Red Europea contra Pobreza y la Exclusión Social en Euskadi-Red EAPN Euskadi Hacia un proceso consensuado de incorporación social de inmigrantes 16.734,00
FUN-20088F/0033 Taldeka Lagunduz Refuerzo escolar e integración por el deporte 4.722,00
II. ERASKINA / ANEXO II
Espediente zbk.
º expediente Eskatzailea
Solicitante Diruz lagundutako jarduera
Actividad subvencionada Ezezkoaren arrazoia
Motivo de denegación
FUN-20088F/0058 AGLE. Arabako Gizarte Lan Elkartea Apoyo familiar- escolar en menores inmigrantes Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0085 Arantzazu Baketik Fundazioa Preparación proyecto Izeba Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0015 Asoc. Solidaridad Rumania-Euskadi Donostia-San Sebastián («Decebal») Acciones integrales para promover la integración de inmigrantes rumanos y conservación de sus bagajes culturales Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0016 Asoc. Solidaridad Rumania-Euskadi Donostia-San Sebastián («Decebal») Inserción socio cultural y prevenir el riesgo de exclusión a los inmigrantes rumanos Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0001 Asociación Agiantza-Bilbao Abegi indarra Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0018 Asociación Cultural Mezquita Al Rrahman de Azkoitia Lugar de encuentro Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0007 Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa Manual de acogida para la integración del trabajador/a inmigrante del sector hostelero de gipuzkoa Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0017 Asociación de Familias Monoparentales de Guipúzcoa. Asfamogi / Asfamogi Elkartea Programa de conciliación para inmigrantes «etortxiki» Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0030 Asociación Helduak Colectivo de Formación de Personas Adultas Txoko lúdico-didáctico Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0029 Asociación Vasca de Mediación Social Intercultural, Bitartegune. Kulturarteko Gizarte Bitartekaritzarako Euskal Elkartea 1.ª fase de la evaluación de la realidad de las relaciones sociales, culturales y convivenciales del distrito 5 de Bilbao. Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0066 Aurrerantz S. Coop. de Iniciativa Social Servicio de ayuda a domicilio con personas inmigrantes en situación de exclusión Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0074 Asociación Educativa Berriztu de Basauri Residencia Bizkaia para jóvenes extranjeros no acompañados en cumplimiento de medidas no privativas de libertad Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0073 Asociación Educativa Berriztu de Basauri Residencia Gipuzkoa para jóvenes extranjeros no acompañados en cumplimiento de medidas no privativas de libertad. Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0048 Berpiztu Elkartea Elkar bizi, altza acoge Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0025 Cruz Roja de Bizkaia / Gurutz Gorria Bizkaia (Cruz Roja Española) Comunícate: minidiccionarios para el colectivo de inmigrantes y profesionales Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0084 Colectivo de Colombianas/os Refugiadas/os en el País Vasco-Bachué Potenciando el empoderamiento de las personas inmigrantes y refugiadas en Vitoria-Gasteiz Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0019 EHNE - Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Plan de inmigración para EHNE (trabajadores agrarios) Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0069 Haurralde Fundazioa Gestión y sostenibilidad de asociaciones de inmigrantes: impulsando el asociacionismo y la participación Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FUN-20088F/0056 SAFA Promoción de la mujer musulmana Beharrezko puntuazioa ez du Portu.
No alcanzar la puntuación necesaria.
III. ERASKINA / ANEXO III
Espediente zbk.
º expediente Eskatzailea
Solicitante Diruz lagundutako jarduera
Actividad subvencionada Artxibatzearen arrazoia
Motivo de archivo
FUN-20088F/0041 Asociación Socio-Cultural Berkane de Apoyo a Inmigrantes Extranjeros Por una integración igualitaria Ez du formularioa bete
No cumplimentación del formulario
FUN-20088F/0006 Asociación para la Promoción Social y Cultural del Pueblo Gitano Iniciativa Gitana Proyecto de intervención con familias rumanas gitanas Dokumentazioa ezarritako apean aurkeztu ez izana
No presentación de documentación solicitada en el plazo establecido
FUN-20088F/0027 Euskarri Koop E Formación en acompañamiento Dokumentazioa ezarritako apean aurkeztu ez izana
No presentación de documentación solicitada en el plazo establecido
FUN-20088F/0040 Kirol Aunitz, Kultur eta Kirol Erakundea Gureaisia: intervención social en espacios públicos de ocio y deporte ocupados por personas inmigrantes Ez du formularioa bete
No cumplimentación del formulario
FUN-20088F/0056 Asociación de Mujeres SAFA Promoción de la mujer musulmana Ez du formularioa bete
No cumplimentación del formulario
FUN-20088F/0080 Centros Cultura Popular y Prom. Adultos Proyecto curso para la integración socio-laboral de inmigrantes 2008 Ez du formularioa bete
No cumplimentación del formulario
FUN-20088F/0013 Universidad de Deusto. Instituto de Postgrado y Formación Continua Servicio de orientación para reconocimiento y validación de competencias Dokumentazioa ezarritako apean aurkeztu ez izana
No presentación de documentación solicitada en el plazo establecido
FUN-20088F/0044 Centro de Psicoterapia Transcultural, Formación y Estudios Para el Diálogo y la Convivencia. Bideko Psicoterapia transcultural e intervención psicosocial como derecho y herramienta de integración para las personas extranjeras Dokumentazioa ezarritako apean aurkeztu ez izana
No presentación de documentación solicitada en el plazo establecido


