- -- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu--
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 6733
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/14
- Argitaratze-data: 2008/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 lege orokorraren 41. artikuluan xedatutakoa betez, lege horren I. eranskinean egonda Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu nahi diren planen eta proiektuez (publiko zein pribatuez), nahitaez egin beharko da ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa.
Energia eta Meategien Zuzendaritza honetan hasiera eman zaio Zeleta SLk Mutrikuko udalerrian bultzatutako Mutrikuko San Blas harrobiaren ustiaketa-proiektuaren eta zaharberritze-planaren ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazioari buruzko izapidetzeari. Proiektua, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan jasota dago. Hori dela eta, legegintzako errege-dekretu horretan aurreikusitako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura bete behar du. Beraz, 30 egunez jarri beharko da jendaurrean, errege-dekretu horren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoarekin bat eginez, honako hau
Eta, kontsultatu nahi izanez gero herritarrek agiri horiek eskura izan ditzaten, aipatu espedientea Gipuzkoako Industria lurralde-bulegora ere bidaliko da Easo kalea 10, 20006 Donostia.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 14a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.


