Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 14KOA, TOKI ARAUBIDEAREN ZUZENDARIARENA, ARRAZUA-UBARRUNDIAKO UDALERRIAREN ARMARRIA ONARTZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 14KOA, TOKI ARAUBIDEAREN ZUZENDARIARENA, ARRAZUA-UBARRUNDIAKO UDALERRIAREN ARMARRIA ONARTZEN DUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6782
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/14
  • Argitaratze-data: 2008/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Arrazua-Ubarrundiako Udalak, 2006ko irailaren 14an eginiko Osoko Bilkuran, udalerriaren armarria hartzeko espedientea hastea erabaki zuen. Erabakia aginduzko txostenen eraginpean ipini ondoren (hau da Toki-erakundeek ikur bereizgarriak hartzeko edo aldatzeko prozedura onartzeko den abenduaren 1eko 364/1987 Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitako txostenak), Eusko Ikaskuntzak nahiz Foru Aldundiak aldeko txostena eman dute inolako oharrik egin gabe. Arrazua-Ubarrundiako Udalak, 2008ko azaroaren 3an izandako osoko bilkuran, udalerriaren armarria onartzea erabaki du, baita espedientea Toki Araubidearen Zuzendaritza honetara bidaltzea ere, behin betiko onartua izan dadin.

Azaldutakoa oinarritzat harturik, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.b) artikuluari jarraituz, Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen lehendakariaren otsailaren 28ko 2/2006 Dekretuaren 14.d) artikuluaren arabera eta lehenago aipatutako 364/1987 Dekretuarekin eta bat datozen gainontzeko xedapen guztiekin bat etorriz, honako hau

Triangelutan banatutako armarria.

1 eta 3 urdinak, urrezko ereinotz adar batekin zatiki bakoitzean.

2 berdea, ezkerrera begira dagoen lehoi batekin, mihia aterata, eserita eta zilarrezko bi ohol eusten dagoena.

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa ipini ahal zaio Araubide Juridikoaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri uko egin barik.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 14a.

Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik