- EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 17KOA, LANDA ETA ITSASERTZEKO GARAPENEKO ZUZENDARIARENA, AZAROAREN 21EKO 234/2000 DEKRETUAREN BABESEAN EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ONURADUNEN ZERRENDA ARGITARA EMATEN DUENA. DEKRETU HORREK SUSTAPEN ETA GARAPEN LAGUNTZAK ARAUTU DITU EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN MENPE MENPEKO EREMUETARAKO. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 17KOA, LANDA ETA ITSASERTZEKO GARAPENEKO ZUZENDARIARENA, AZAROAREN 21EKO 234/2000 DEKRETUAREN BABESEAN EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ONURADUNEN ZERRENDA ARGITARA EMATEN DUENA. DEKRETU HORREK SUSTAPEN ETA GARAPEN LAGUNTZAK ARAUTU DITU EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN MENPE MENPEKO EREMUETARAKO.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6871
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/17
- Argitaratze-data: 2008/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Ekonomia
Testu legala
2008ko maiatzaren 27an Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko apirilaren 15eko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (99. zk.), 2008ko ekitaldiko deialdia egin duena azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuak aurreikusi dituen laguntzetarako. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu ditu.
Lehen aipatutako aginduaren hirugarren ebazpen-zatiak xedatutakoarekin bat etorriz deialdiko laguntzak finantzatzeko bideratu diren kredituek 3.038.628 euro jotzen dute. Horietatik, 788.628 euro 2008ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.250.000 euro 2009ko konpromiso-kredituari. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarri den kredituaren arabera. Bestetik ere, agindu beraren 2. idatz-zatiak zehaztutakoaren arabera, deialdi honen kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ezta -indarrean dagoen legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera- aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondorioz ezartzen den kopurua ere. Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo laguntzen zenbatekoa agortzen bada, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpen baten bitartez jakinaraziko da, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.
Horren harian, Landa Garapeneko Zuzendaritzak, egin beharreko izapideak egin ondoren, laguntzetarako kreditu propioen zenbatekoari 1.606.500 euro gehitzea erabaki du. Kopuru horretatik 1.006.500 euro 2008. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000 euro, 2009rako konpromiso-kredituari.
Gehitze horren ondoren, 2008ko ekitaldian emango diren laguntzek 4.645.128 euro jotzen dute. Kopuru horretatik 1.795.128 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.850.000, berriz, 2009ko konpromiso-kredituari.
Hori dena kontuan izanik, honakoa
Azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren itzalpean Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuetako azpiegituretarako eta garapenerako ematen diren dirulaguntzetarako deialdia (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko apirilaren 15eko Agindu bidez egindakoa) finantzatzea helburu duen kreditua 1.606.500 eurotan handitu dela argitara ematea. Horietatik 1.006.500 euro 2008ko ordainketa-krediturako dira, 600.000 euro 2009ko konpromiso-krediturako. Horrela 2008 ekitaldirako diru-baliabideek 4.645.128 euro jotzen dute guztira. Horietatik 1.795.128 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira; 2.850.000 euro berriz, 2009ko ekitaldiko konpromiso-kredituetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 17a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGIRRE.


