Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 19KOA, INFORMATIKA ETA TELEKOMUNIKAZIO ZUZENDARI ANDREARENA, ESTANDAR TEKNOLOGIKOEI BURUZKO DOKUMENTUA ONARTZEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 19KOA, INFORMATIKA ETA TELEKOMUNIKAZIO ZUZENDARI ANDREARENA, ESTANDAR TEKNOLOGIKOEI BURUZKO DOKUMENTUA ONARTZEKO DENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6894
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/19
  • Argitaratze-data: 2008/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Informatika eta Telekomunikazio 2006-2009 Planak, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2007ko maiatzaren 22ko Erabakiak onartutakoak, Administrazioaren hobekuntzan teknologia erabiltzeko helburuz ildo estrategiko batzuk zehazten ditu, prozesuak erraztu, barne-kostuak aurreztu, komunikaziorako kanalen elkarreragina sustatu eta gizartearekiko harreman zuzenagoa eta eraginkorragoa bultzatu, eta baliabideak errentagarriak bihurtzeko xedez.

Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa 2008-2010 deritzon PEAGe II. Planak adierazten duenez, Administrazio elektroniko eraginkor bat ezartzeko, jarduteko modu berriak eta inplementazio arazoak saihesteko eredu oso bat behar da, herritarrentzako zerbitzu telematikoen kalitatea, bizkortasuna eta errendimendua hobetuko dituena.

Kontuan hartuta informazio-teknologiek Jaurlaritzaren jardueraren tresna bezala duten eragin handia, baita teknologia horiek berez jasaten duten bilakaera teknikoa ere.

Kontuan hartuta ekonomia nahiz kudeaketa alorrean zer-nolako abantailak diren, bai inbertsioa babesteari bai kalitatea/errendimendua harremanari dagokienez, bai giza baliabidetan nahiz baliabide teknikoetan eskalako ekonomiari buruz, eta horrek teknologia horiekiko posizionamendu egokia dakarrela.

Kontuan hartuta zer garrantzi duen informatika sistemen diseinu alorrean, baita informazio-teknologiei dagozkien ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko gaietan ere, Jaurlaritzak har ditzan erabakiak bere baitan gorde beharko dituen esparru estrategikoak.

Kontuan hartuta zer garrantzi estrategikoa duen izaera korporatiboaz azpiegitura tekniko komun edukitzeak, baliabideak sakabanatzea saihesteaz gain informazio teknologiak berezko dituen sinergiei atarramentua atera diezaion Administrazio elektroniko bat benetan eta eraginkortasunez garatzeko.

Kontuan hartuta estandarrei buruzko azken dokumentua Informatika eta Telekomunikazio zuzendariaren ebazpenaren bidez 2004ko abenduaren 27an onartu eta 2006ko otsailaren 9an Platea dokumentuarekin handitu zela.

Ikusirik otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua, informazio eta telekomunikazioen alorrean egitekoak eta kudeaketa moldeak planifikatu, antolatu eta banatzen dituena.

Ikusirik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko den otsailaren 28ko 42/2006 Dekretua.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Estandar teknologikoei buruzko dokumentu berria esparru estrategiko baten barruan onartzea. Esparru hori da, hain zuzen ere, Administrazio Orokorrari eta bere erakunde autonomoei gaur egun zerbitzua ematen dieten informatika-sistemak bilakatzeko ekintzak gidatzeko baita beste sistema batzuk zehaztu eta ezartzean orientatzeko ere balio duena.

Bigarrena. Testu nagusi batek eta eranskin batzuek osatzen dute Estandar teknologikoei buruzko dokumentua. Eranskin horietan, hain zuzen, arlo zehatz batzuk zehazten dira (interkonexio eredua, Platea, garatzeko jarraibide eta metodología, formatuak eta produktuetako bertsioak). Aipaturiko dokumentuak «www.euskadi.net/informatika» web-ean kontsultatu ahal dira.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen honen edukia argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 19a.

Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria,

BEGOÑA GUTIÉRREZ LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik