Euskadi.eus
  • -- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

--

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6954
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/19
  • Argitaratze-data: 2008/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko abenduaren 30eko Aginduak, Nazioartekotze Estrategien Programa (Interbide) garatzen du, gogoeta estrategikoari eta kanpoko sustapen-planei laguntzeko.

Agindu horren 10. artikuluak dioenarekin bat etorriz, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2008ko otsailaren 13an hartutako ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2005eko abenduaren 30eko Aginduan jasotakoaren markoan Nazioartekotzeko Planaren barruko jarduera eta ekintzak betearazteko diru-laguntzak 2008ko ekitaldian emateko.

Era berean, 2005eko abenduaren 30eko Aginduaren 2. artikuluak ezartzen duenez, «programa hau indarrean dagoen bitartean, ekitaldi ekonomiko batean laguntzak emateko ezarritako kreditua agortzen bada, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak ebazpena emango du, eta ebazpen horretan kreditua noiz agortu den azaldu beharko du. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Azaldutakoaren ondorioz, 2008ko aurrekontu ekitaldirako Nazioartekotzeko Planean aurreikusitako jarduera eta ekintzak betearazteko diru-laguntzak emateko izendatutako fondoak amaitu direnez, eta 2005eko abenduaren 30eko Aginduaren 2. artikuluan ezarritako eskumenaren indarrez; eta, azkenik, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoari atxikiz, honako hau

Lehenengoa. Nazioartekotzeko Planaren barruko jarduera eta ekintzak betearazteko diru-laguntzak emateko deialdirako 2008ko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua 2008ko azaroaren 19an agortu dela jakinaraztea. Laguntza horiek gogoeta estrategikoari eta kanpoko sustapen-planentzako laguntzak emateko Nazioartekotze Estrategien Programa (Interbide) garatzen duen 2005eko abenduaren 30eko Aginduan jasotakoaren esparruan eman dira.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 19a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.