- 1481/2008 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiaren 2005eko otsailaren 1eko 17/2005 epaia betetzeko dena. Epai horren bidez - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1481/2008 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiaren 2005eko otsailaren 1eko 17/2005 epaia betetzeko dena. Epai horren bidez baietsi egin zen Mercedes Gutierrez García, Pascual García Vallejo, eta Francisco Javier Alonso Celayeta jaun-andreek apirilaren 23ko 2694/2004 Ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen azaroaren 10eko 686/2003
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 99
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/20
- Argitaratze-data: 2009/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak Mercedes Gutierrez García, Pascual García Vallejo, eta Francisco Javier Alonso Celayeta jaun-andreek ezarritako errekurtsoa onartu zuen. Errekurtso hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpenaren aurka ezarri zen, hain zuzen ere odontologoen kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara iristeko hautaketa-proben oposizioaldia gainditu zuten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko agindu zuena. Horretaz gain, arazo guztiaren jatorri den espedientean jasotako administrazio-egintza guztiak kontuan hartu dira.
Lehenengoa. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak ondoko administrazio-prozedurako zenbait jarduketari buruzko ebatzia eman du: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakunde sanitarioetan, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko odontologoen kategorian, lanpostu hutsak betetzeko prozesuari buruzkoa. Prozedura horretan honako egintza hauek aipatuko ditugu:
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 265/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, odontologoen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko hautaketa-probetarako deia egin zen (maiatzaren 21eko EHAA, 94. zenbakia). Guztira, 6 lanpostu bete behar ziren deialdi horretan.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 1eko 456/2003 Ebazpenaren bidez (uztailaren 24ko EHAA), pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, odontologoen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko hautaketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda, lortutako puntuen arabera antolatutakoa, onartu zen (EHAA, 145. zenbakia).
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpenaren bidez (abenduaren 16ko EHAA), pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, odontologoen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko hautaketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, lortutako puntuen arabera antolatutakoa, onartu zen (EHAA, 245. zenbakia).
Destinoa hartzeko eskubidea duten langileen zerrenda I. eranskinean argitaratu zen, eta bertan Federico Simón Salazar jauna 3. postuan ageri zen, guztira 120,45 punturekin. Halaber, I. eranskinean, Mercedes Gutierrez García andrea, 118,50 punturekin, eta Francisco Javier Alonso Celayeta jauna, 115,550 punturekin ageri ziren.
Oposizioaldia gainditu zuten izangaien zerrenda II. eranskinean argitaratu zen; bertan, Pascual García Vallejo jauna 114,6250 punturekin azaltzen zen, destinoa hartzeko eskubiderik gabeko lehenengo izangai gisa.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 151/2004 Ebazpenaren bitartez (martxoaren 29ko EHAA), hutsik dauden destinoak esleitu ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, odontologoen kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan (EHAA, 60. zenbakia).
Mercedes Gutierrez García andreari San Martin-Ariznabarra osasun-zentroan esleitu zitzaion lanpostua.
Fco. Javier Alonso Celayeta jaunari AP Lakuabizkarran esleitu zitzaion lanpostua.
Federico Simón Salazar jaunari Basauriko anbulatorioan esleitu zitzaion lanpostua.
Pascual García Vallejo jaunari, berriz, ez zitzaion lanposturik esleitu, aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3377/2004 Ebazpenaren bitartez (abenduaren 17ko EHAA), ondoriozko fasean hutsik geratu ziren destinoak esleitu ziren eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, odontologoen kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan (EHAA, 240. zenbakia).
Horrela, Pascual García Vallejo jaunari lanpostua esleitu zitzaion Irun-Errenteriako anbulatorioan.
Bigarrena. Mercedes Gutierrez García, Pascual García Vallejo eta Francisco Javier Alonso Celayeta jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten aurreko atalean aipatutako azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpenaren aurka. Errekurtso hori ezetsi egin zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2004ko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez.
Inpugnatzeko arrazoi gisa, auzi-jartzaileek adierazi zuten Federico Simón Salazar demandatuaren lanbide-esperientzia baloratzean ez zela bete deialdiaren oinarrietan ezarritakoa, balorazio hori ez baitzetorren bat oinarri horietan zehaztutakoarekin.
Ezespenaren ondoren, administrazio-bidea agortuta, administrazioarekiko auzietako jurisdikziora jo zuten, aipatutako ebazpenen aurka egiteko. Horiek horrela, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak 247/04 errekurtsoko autoei hasiera eman zien, eta Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak zehaztutako prozedura laburtuaren arabera bideratu zituen. Auzi-jartzaileek eskatu zuten administrazioarekiko auzietako errekurtso hori baiesten zuen epaia emateko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpena baliogabetzeko eta Federico Simón Salazar jaunari dagokion amaierako puntuazioa 105,40 puntukoa izateko edo, subsidiarioki, 110,14 puntukoa. Horren ondorioz, I. eranskineko zerrenda, destinoa hartzeko eskubidea duten izangaiena, berriro antolatu beharko zen, bai eta II. eranskinean argitaratutako oposizioaldia gainditu zuten izangaien zerrenda ere.
Alderdi kodemandatua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua izan zen.
Otsailaren 1eko 17/2005 epaiaren arabera emandako epaitza judizialak baietsi egin zuen aurkeztutako demanda; izan ere, epaitzak zioenez, Federico Simón Salazar jaunak egindako zerbitzuen balorazioa ez zetorren bat deialdiaren oinarrietako III. eranskinean ezarritakoarekin.
Inpugnatutako ebazpena ordenamendu juridikoaren aurkakoa dela deklaratzen da eta, beraz, baliogabetuta eta ondoriorik gabe geratzen da. Administrazio kodemandatuak, hortaz, Federico Simón Salazar jaunaren merezimenduak berriro baloratu beharko ditu, odontologo-zerbitzuetan emandako alditik honako hauek kenduz: 1990-01-01etik 1990-06-30era eta 1991-06-01etik 1997-05-31ra bitartean egindakoak, aldi horietan Hortzak Zaintzeko Zerbitzu Komunitarioan aritu baitzen lanean. Ondorioz, oposizioaldia gainditu duten izangaien zerrenda berriz egin behar da, eta inpugnatutako ebazpena baliogabetu denez, horren ondorio diren hautaketa-prozedurako egintzak ere baliogabetuta geratzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 247/04 apelazio-errekurtsoko autoen ardura izan du eta martxoaren 17ko 137/08 epaiaren bidez bukaera eman die auto horiei. Epai horren bidez, aipatutako apelazio-errekurtsoa ezetsi, eta auzialdiko epaileak emandako epaiaren arrazoiak eta epaitza berretsi egiten ditu.
Lehenengoa. Osakidetzaren aurkako demandetan emandako epaiak betetzea erakunde publiko horretako Giza Baliabideetako zuzendariari dagokio, langileriaren esparruko zeregina eskuordetzan eman baitzitzaion Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko emandako 514/1999 Ebazpenaren bitartez (1999ko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 158. zenbakia).
Bigarrena. Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.
Hirugarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiak baietsi egiten du Mercedes Gutierrez García, Pascual García Vallejo eta Francisco Javier Alonso Celayeta jaun-andreek aurkeztutako errekurtsoa, honako arrazoi honetan oinarrituta: «esperientziaren ataleko merezimenduen baremoa eranskinean zehazten diren ataletan egin behar da, beste oinarri batzuk analogiaz aintzat hartu barik, horrek kalte egingo bailieke beste izangai batzuei; izan ere, izangai baten merezimendu profesionalak ezin badira sartu deialdiko ataletako bakar batean ere, ez dira aintzakotzat hartuko. Auzi honetan, kodemandatuari analogiaz beste oinarri batzuk aplikatzeak berdintasun-printzipioa urratu egiten du, izangaien arteko tratu desberdina baitakar».
Epailearen adierazpenak errekurritutako egintza aldatzea dakar eta, hala badagokio, baita horren ondorio diren guztiak ere. Hala ere, «ez dago zertan aldatu arau-haustea egin ez balitz bere horretan jarraituko zuketen egintza eta izapideak», horixe xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikuluan.
Hortaz, epaitegiaren epaitzaren ondorioz, eta ebazpen honen aurrekarietan aipatu diren zerbitzuak Federico Simón Salazar jaunak odontologo-zerbitzuetan emandako alditik kenduz merezimenduen balorazio berria egin ondoren, honako ebazpen hauek zati batean aldatu egiten dira: azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpena, oposizioaldia gainditu zuten izangaien behin betiko zerrenda -auzi honetan inpugnatutakoa- argitaratzeko agintzen duena, eta, bereziki, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 151/2004 Ebazpena, odontologoen kategorian destinoak esleitu eta pertsonal estatutarioa izendatzeko dena.
Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan.
Esandako guztiagatik, hauxe,
Lehenengoa. Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak otsailaren 1ean emandako 17/05 epaia bete dadila xedatzea. Epai horren bitartez baietsi egin zen Mercedes Gutierrez García, Pascual García Vallejo eta Francisco Javier Alonso Celayeta jaun-andreek aurkeztutako 247/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpenaren aurka. 17/05 epaia apelazio-errekurtsoan berretsi egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak martxoaren 17an emandako 137/08 epaiaren bidez. Aipatutako azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpenaren bidez -Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena- honako hau onartu zen, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, odontologoen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko hautaketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda, lortutako puntuen arabera antolatutakoa (abenduaren 16ko EHAA, 245. zenbakia).
Bigarrena. Epaitza izapide hauen bitartez gauzatzea:
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 10eko 686/2003 Ebazpena aldatzea. I. eranskinean txanda irekian oposizioaldia gainditu eta destinoa lortu dutenen behin betiko zerrenda argitaratzen da, puntuazioaren arabera antolatuta. Alde horretatik, argitu egin beharra dago 6 lanpostu eskaini zirela, eta horietatik bat barne-sustapen bidez esleitu zela, eta gainerako bostak txanda irekiaren bidez. Lanpostu horiek esleitu ondoren, eta deialdiaren oinarrietako 1. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, lanpostu bat hutsik geratu zen, lanpostu horren titularra barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutario finkoaren lanpostu batez jabetzearen ondorioz. Destino hori da Pascual García Vallejo jaunari -prozedura honetako auzi-jartzaileetako bati- geroago esleitu zitzaiona.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 151/2004 Ebazpena aldatzea (martxoaren 29ko EHAA); ebazpen horren bidez, hutsik zeuden destinoak esleitu ziren eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, odontologoen kategoriako destinoak betetzeko. Ebazpen honen II. eranskinean, aldaketek eragindako izangaiei esleitutako destinoak baino ez dira argitaratu.
Halaber, azaroaren 22ko 3377/2004 Ebazpena (abenduaren 17ko EHAA, 240. zenbakia) ondoriorik gabe geratzen da, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz; ebazpen horren bidez, Pascual García Vallejo jaunari hutsik geratu zen destino bat esleitu zitzaion.
Honako hau jakitera ematea: I. eranskinean (destinoa lortu duten izangaiak) ageri diren izangaietako bik berariaz adierazi dute ez dutela parte hartzen jarraituko odontologoen kategorian pertsonal estatutarioaren mailara iristeko 2002. urteko hautaketa-prozesuan; izan ere, kategoria horretan esleitu zaien destinoaz jabetu baitira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak 2006. urtean deitutako hautaketa-prozesuan.
Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren izangaiek hilabeteko epea izango dute esleitu zaien lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:
Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dituztela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez daudela gaitasungabetuta zeregin publikoetan jarduteko.
Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko. Behar den momentuan deitu egingo zaie azterketa egiteko.
Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, hautaketa-probei buruzko ebazpenean aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela.
Ezarritakoaren arabera lanpostuaren jabe egindakoan, izangaiek dagokien erakunde sanitarioan hasi beharko dute lanean, bete beharreko eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena. Kategoria honetan, II. eranskinean aipatzen diren destinoetako bat betetzen duten izangaiei beste destino bat esleitu bazaie, orain betetzen duten lanpostua utzi beharko dute, honako ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epean, eta lanpostu berriaren jabetza hartu beharko dute, aurreko lanpostua utzi ondorengo hiru egun baliodunetan.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira lanpostuez. Egintza horretan izendapenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko dute, eta esleitu zitzaien destinoaz jabetzeko eginbidea; horiez gainera, aurreko lanpostuari utzi diotela egiaztatzeko agiriak ere bai.
Bosgarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta interesatuei eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.
Seigarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 20a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideetako zuzendaria,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.
30562696 Atutxa Astorkia, Maria José 75,0000 48,4600 123,4600
16033179 Larrañaga Muñoz, Helena 76,2500 46,2750 122,5250
14952240 Alonso Celayeta, Fco. Javier 71,0000 44,5500 115,5500
14922304 García Vallejo, Pascual 66,1250 48,5000 114,6250
14911999 Ajuria Aguirregabiria, Begoña 62,1250 47,8500 109,9750
14889423 Simón Salazar, Federico 71,7500 43,2750 105,4000
DNI Izen-abizenak
Nombre y apellidos Zerbitzuetako Erakundea
Organización de Servicios Destinoa
Destino
14952240 Alonso Celayeta, Fco. Javier Arabako Eskualdea
Comarca Araba San Martin-Ariznabarra (Osasun Zentroa)
San Martín-Ariznabarra (Centro de Salud)
14922304 García Vallejo, Pascual Barrualdeko Eskualdea
Comarca Interior Basauri (Anbulatorioa)
Basauri (Anbulatorio)
14911999 Ajuria Aguirregabiria, Begoña Arabako Eskualdea
Comarca Araba LM Lakuabizkarra
AP Lakuabizkarra
14889423 Simón Salazar, Federico Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea
Comarca Gipuzkoa Este Irun (Osasun Zentroa)
CS Irun


