- EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 21EKOA, TEKNOLOGIAKO ETA INDUSTRIA GARAPENEKO SAILBURUORDEARENA; HORREN BIDEZ, EKITALDI HONETARAKO AURREKONTU KREDITUA ZEIN EGUNETAN AGORTU DEN JAKINARAZTEN DA, GAUZATU-INDUSTRIA PROGRAMAREN ESPARRUAN. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 21EKOA, TEKNOLOGIAKO ETA INDUSTRIA GARAPENEKO SAILBURUORDEARENA; HORREN BIDEZ, EKITALDI HONETARAKO AURREKONTU KREDITUA ZEIN EGUNETAN AGORTU DEN JAKINARAZTEN DA, GAUZATU-INDUSTRIA PROGRAMAREN ESPARRUAN.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6896
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/21
- Argitaratze-data: 2008/12/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programaren esparru arautzailea ezarri da.
Agindu horren 2.2. artikuluan xedatutakoari jarraiki, laguntzek dagokien urteko deialdian zehaztutako kopurua gainditzen badute, administrazio-ebazpen bidez ukatuko dira laguntza horiek. Kopuru horiek ezin izango dute inolaz ere gainditu Ekonomia Sustatzeko Fondora bideratutako ordainketako eta konpromisoko kredituen zenbatekoen batura, ekitaldi bakoitzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan. Horregatik, programa hau indarrean dagoen bitartean, ekitaldi ekonomikoren batean goian adierazitako guztizko zenbatekora iristen bada, horren berri jendaurrean azalduko da. Horretarako, Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzak administrazio-ebazpena emango du, baliabideak zein egunetan agortu diren adieraziz, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Halaber, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emateko ezarritako muga gainditzeagatik, aurreko ekitaldi ekonomikoan aurkeztutako eskaerek laguntzarik jaso ez badute, eta aurreikusitako eran ukatu bazaie laguntza, hurrengo ekitaldiko Fondoko baliabideei esleitu ahal izango zaizkie, baldin eta laguntzak jasotzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, eskabide berria aurkeztu beharko dute, baina ukatutako lehen eskabidearen eguna gordeko da lehentasunak ezartzeko.
Goian adierazitakoa aintzat hartuta, 2008. urtean diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzeko den Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen 2007ko maiatzaren 21eko ebazpenean (teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programaren esparru arautzailea ezartzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduak ezarritako esparruaren barruan) aurreikusitako laguntzak -itzuli beharreko aurrerakinak- ematera bideratutako aurrekontu-ekitaldi honetarako fondoak agortu direnez, eta Agindu horren 2. artikuluan ezarritako ahalmenak baliatuta, honako hau
Lehenengoa. Teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak -itzuli beharreko aurrerakinak- ematera bideratutako 2008ko ekitaldirako aurrekontu-kreditua 2008ko azaroaren 21ean agortu dela jakinaraztea, 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren 2.2. artikuluan xedatutakoari dagokionez.
Bigarrena. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emateko ezarritako muga gainditzeagatik, 2008ko ekitaldian aurkeztutako inbertsio-proiektuek laguntzarik jaso ez badute, eta aurreikusitako eran ukatu bazaie laguntza, hurrengo ekitaldiko Sustapen Neurrien baliabideei esleitu ahal izango zaizkie, baldin eta laguntzak jasotzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, eskabide berria aurkeztu beharko dute, baina ukatutako lehen eskabidearen eguna gordeko da lehentasunak ezartzeko, Gauzatu-Industria Programa arautzen duen Aginduaren 2.2. artikuluan jasotakoa aplikatze aldera.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 21a.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,
JOSE IGNACIO TELLECHEA FERNANDEZ.


