- EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 24KOA, KONTSUMO ETA INDUSTRIA SEGURTASUNEKO ZUZENDARIARENA ETA ENERGIA ETA MEATEGIEN ZUZENDARIARENA; HORREN BIDEZ, ZARAOBE INSTITUTUAREN BAIMENA BERRITU ETA LUZATZEN DA BAIMENDUTAKO PROFESIONALAK PRESTATZEKO ONETSIRIKO ERAKUNDE GISA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 24KOA, KONTSUMO ETA INDUSTRIA SEGURTASUNEKO ZUZENDARIARENA ETA ENERGIA ETA MEATEGIEN ZUZENDARIARENA; HORREN BIDEZ, ZARAOBE INSTITUTUAREN BAIMENA BERRITU ETA LUZATZEN DA BAIMENDUTAKO PROFESIONALAK PRESTATZEKO ONETSIRIKO ERAKUNDE GISA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6955
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/24
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp. zk. / Gaia: SEG/09908.nsa
Bat. Industria eta Meategien zuzendariaren 2002ko maiatzaren 29ko Ebazpen bidez (2002-06-27ko EHAA), Amurrioko Zaraobe Institutua onetsia izan zen Iturgintzako instalatzailea espezialitatean (barruko ur-instalazioak) baimendutako profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa.
Bi. 2007ko ekainaren 6an, Zaraobe Institutuko ordezkaritzak Arabako Lurralde Bulegoan profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa berritzeko eskaera aurkeztu zuen industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelen eta enpresa baimenduen araudi berriari dagokionez egiaztatuta zegoen espezialitaterako, hau da, Iturgintzako instalatzaile espezialitaterako, eta horrekin batera honako espezialitate honetarako eskaera aurkeztu zuen:
Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko Txartela. C kategoria.
Hiru. Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:
Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitzak honako helbide hau du: Etxebarriaur kalea 8 (1 zenbakidun posta-kutxa) 01470 Amurrio (Araba).
Lanbide Heziketako Itunpeko Ikastetxea dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Prestakuntza-prozesua egiteko ikastetxeak dituen instalazioen deskribapena.
Prestakuntza-ikastaroaren zati praktikoa egiteko dituen baliabide teknikoen deskribapena.
Dagozkion prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarrien deskribapena.
Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Lau. 2008ko ekainaren 6an, Zaraobe Institutuaren eskaerari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruak erakunde hori onetsiriko erakunde gisa berritzeko eta luzatzeko baimenaren aldeko txostena eman zuen.
Espediente honi ebazpena ematean, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariari eta Energia eta Meategien zuzendariari dagokie ebazpen hau ematea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 10. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, prestakuntza-ikastaroak emateko gaur egun onetsita dauden erakundeek urtebeteko epea dute dekretua indarrean jarri zenetik euren baimena berritzea eskatzeko Dekretu honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete dituztela egiaztatu ondoren, dekretu horren 25. artikuluan aurreikusitakoari dagokionez, eskaera egindako egunean epe hori igaro gabe.
Hiru. Hori dela-eta, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatuta dago Zaraobe Institutuak gutxienez adierazitako dekretuaren 22. artikuluan eskatutako instalazioak dituela onetsiriko erakunde gisa egiaztatzeko eta instalazio horiek Arabako Lurralde Historikoan daude.
Lau. Era berean, garatu beharreko ikastaroei dagokienez, nahikoa agiri aurkeztu da aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz berritzeko eskatzen duen espezialitateei nahiz baimen berria eskatzen duen espezialitateei dagokienez.
Bost. Bestalde, erakundeak hainbat espezialitatetan (horretarako eskatu dira baimena berritzea eta luzatzea) ikastaroak emateko dituen giza baliabideak ere behar bezala justifikatu dira.
Sei. Azken batean, adierazitako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da prozedura eta era berean, dekretu horren 25. artikuluan bildutako egiaztatzeko nahikoa agiri aurkeztu ditu erakunde eskatzaileak.
Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Amurrioko Zaraobe Institutuari Baimendutako Profesionalak Prestatzeko onetsiriko erakunde gisa berritzea honako espezialitate honetan:
Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela.
Zaraobe Institutuari Baimendutako Profesionalak Prestatzeko onetsiriko erakunde gisa onarpena luzatzea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoetarako honako espezialitate honetan:
Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko Txartela. C kategoria.
Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Onetsiriko Erakundeen Erregistro Berezian erregistra dadila xedatzea, REFPA 33 erregistro-zenbakiarekin.
Arabako Lurralde Historikoan finkatuta dauden onetsiriko instalazioetan ikastaroak emateko baimena du erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Bulegoan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.
Onetsiriko erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko betebeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Onetsiriko erakundeek galdu egingo dute Onetsiriko Erakundeen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, jakinarazpen egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta ondorengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 24a.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,
RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.
Energia eta Meategien zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.


