- RESOLUCION - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuRESOLUCION
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 7026
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/25
- Argitaratze-data: 2008/12/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
2008ko urriaren 14an aipatutako kontratazioaren espedientea hasi zen eta egun horretan bertan espedientea onartu zen, esleipen prozedurari hasiera eman zitzaion lizitazio irekiaren prozeduraren bidez.
Espediente horren lizitazio iragarkia 2008ko urriaren 31n argitaratu zen EHAAn, 209. zenbakian.
Hala ere, lizitazioaren aurrekontua kalkulatzerakoan akats bat egin dela ikusi da.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren 10.j) artikuluan ezartzen denez (2005eko urriaren 27ko EHAA, 205. zenbakia), administrazio-kontratazioaren arloko aginpideak niri aitortzen zaizkit eta horregatik honakoa
Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregiko 4. solairuan egoitza judizial berriak egokitzeko lanak kontratatzeko espedientearen izapideak espedientea onartzeko ebazpenaren prozedura-unera eramatea.
Argitara bedi atzera eramateko ebazpen hau EHAAn.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.
Zerbitzu zuzendaria,
TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


