Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 26KOA, FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARIARENA, GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIAN JARDUNDAKO 656/08 ZENBAKIDUN PROZEDURA LABURTUAN ALDERDI BEZALA AGER DAITEZEN, INTERESDUN IZAN DAITEZKEENEI EPEA JARTZEN DIENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 26KOA, FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARIARENA, GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIAN JARDUNDAKO 656/08 ZENBAKIDUN PROZEDURA LABURTUAN ALDERDI BEZALA AGER DAITEZEN, INTERESDUN IZAN DAITEZKEENEI EPEA JARTZEN DIENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 7037
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/26
  • Argitaratze-data: 2008/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2008ko azaroaren 26ko ebazpena eman duela non xedatu den Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

Prozedura laburtua 656/08 zenbakiduna: María José Arrieta Sagarna andreak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko uztailaren 24ko Aginduaren aurka doa, hain zuzen ere, esleitzen dira I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, ezagutzako arlokoak.

Aipatutako prozedura horrek eragina izan dezake euskalduntzea eta hizkuntza normalizazioko lehiaketaren esleipenetan.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozedurako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.

    Funtzio Publikoaren zuzendaria,

    FERNANDO TOÑA GÜENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik