- 4296/2008 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4296/2008 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 1
- Hurrenkera-zk.: 1
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/26
- Argitaratze-data: 2009/01/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 216/2002 Ebazpenaren bidez, Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Jesús Barandiaran Mugica andrea Donostiako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek interesdunari jakinarazten zaionetik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Donostia Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


