- OPE 2008 BASES F.E. MÉDICO URGENCIAS HOSPITALARIAS, RESOLUCIÓN 4258/2008 APRUEBAN LAS BASES ESPECÍFICAS. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuOPE 2008 BASES F.E. MÉDICO URGENCIAS HOSPITALARIAS, RESOLUCIÓN 4258/2008 APRUEBAN LAS BASES ESPECÍFICAS.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 6723
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/28
- Argitaratze-data: 2008/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako ospitaleko larrialdietan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira mediku kategoriako destinoak, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoak. Destino horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko ospitaleetako larrialdietan izango dira, II. eranskinean agertzen direnak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5a pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Kopuru hori zenbatekoa den oinarri orokorretan aurreikusten diren destino eskaingarriak behin betikoz zehazten direnean erabakiko da.
Izangaiek bete beharreko baldintzak:
Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:
Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den beste edozein espezialitatekoa, edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometakoren bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:
Ondorengoen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko beharrezkoa den beste edozein espezialitateko titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometakoren bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetza egunean:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 33 destino deitzen dira.
Oinarri horren arabera, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen behin-behingoz zehaztuko dira eskaini daitezkeen destinoak.
Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.
Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.
Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari aplikatuko zaio zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50eko ehunekoa.
Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa duten antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei. Deskontu hori ez zaie egingo 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako espezialistaren titulua lortu dutenei.
Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, Ospitaleetako Larrialdietako unitateetan eta medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein herri administraziotako erakundeetan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitaleko urgentzietan, emergentzietako lurralde unitateetan, Lehen Mailako Atentzioan, etxeko ospitalizazioan, Atentzio Espezializatuan edo Atentzio Espezializatuko Barne Medikuntzan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan atentzio espezializatuko beste zerbitzu batzuetan mediku gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,07 puntu.
Barne-sustapen bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
Atal honen barruan baloratuko da ondorengoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula) puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Prestakuntza espezializatua:
Legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren baten jabe diren izangaiak (kategorian sartzeko alegatutakoaren bestelakoa), egoiliar gisa, aurretik, fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza espezializatuaren programa bete duten kasuetan: puntu 1.
Kategorian sartzeko alegatutakoaren bestelako espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura artekoak: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,1 puntu.
29 ordu: 0,2 puntu.
49 ordu: 0,4 puntu.
99 ordu: 0,6 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
200-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko/Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntza ofizialetako programetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, jakinarazpenak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):
Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:
Maila: 20 puntu.
Maila: 17 puntu.
Maila: 14 puntu.
Maila: 11 puntu.
Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
Haurraren eta helduaren bihotz-biriketako eta garuneko bizkortzea.
Paziente traumatikoaren asistentzia urgentea.
Urgentzia kardiobaskularrak.
Arnas aparatuko urgentziak.
Abdomeneko eta digestio aparatuko urgentziak.
Urgentzia nefro-urologikoak.
Urgentzia ginekologikoak eta obstetrikoak.
Urgentzia pediatrikoak.
Infekziozko gaixotasunak eta urgentziak.
Toxikologia. Intoxikazioen tratamendu orokorra eta espezifikoa.
Ingurumeneko jatorriko urgentziak.
Urgentzia endokrinologikoak.
Urgentzia hematologikoak eta onkologikoak.
Urgentzia neurologikoak.
Oftalmologiako eta ORLko urgentziak.
Dermatologiako eta ehun bigunetako infekzioak.
Urgentzia osteoartikularrak eta alergikoak.
Urgentzia traumatologikoak.
Zaurien atentzioa urgentzietan.
Jarrerako trastornoek eta nahaste psikosozialek eragindako urgentziak.
Urgentzien atalak berezkoak dituen prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak.
Egoera berezietarako urgentziak: Transplantea jaso duen pazientea, ezindua, terminala. Analgesia eta sedazioa.
BIBLIOGRAFIA
Tintinalli JE, Ruiz E, Krone RL. «Medicina de Urgencias». American College of Emergency Physicians. Ed. Mc Graw-Hill/Interamericana. 6. ed. Madril 2006.
Braunwald E, Fauci AS, Kasper DL, Hauser SL, Longo Sl, Jameson. JL. Harrison. Principios de Medicina Interna. 16. edición. McGraw-Hill Interamericana. 2005.
Goldman L, Bennett JC. Cecil Textbook of Medicine. 21th edition. WB Saunders. 2002 (Gaztelera).
Farreras P, Rozman C. Medicina Interna. 16. edizioa. Harcourt España. 2008.
Rosen. Medicina de Urgencias. 5. Edizioa. Mosby. 2003. urtea.
Ellenhorn MJ, ed. Ellenhorn´s medical toxicology: diagnosis and treatment of human poisoning, 2. ed. Baltimore: Williams & Wilkins, 1997.
Hadad LM, Shannon MW, Winchester JF, eds. Clinical management of poisoning and drug overdose, 3. ed. Philadelphia: WB Saunders Company, 1998.
Goldfrank LR ed. Goldfrank´s toxicologic emergencies, 7. ed. New York: McGraw-Hill, 2002.
Glenn C. Emergency Medicine. 2nd edition. Philadelphia. Saunders. 2003.
Carrasco. M.S. Tratado de Emergencias Médicas. 1. edizioa. Madril ARAN. 2000.
Cameron P. Textbook of adult emergency medicine.1st edition. New York. Churchill Livingstone. 2000.
Condon RE:, Nyhus LM. Manual de Terapéutica Quirúrgica. 9. Ed. Salvat Editores SA. 1996.
Enciclopedia Médico-Quirúrgica Aparato Locomotor. Elsevier. Paris. 2005.
Quesada A., Rabanal JM.: Actualización en el manejo del Trauma Grave. Ergon. 2006.


