Euskadi.eus
  • 4267/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

4267/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 6729
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/28
  • Argitaratze-data: 2008/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

Lehenengoa. Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarrena. Teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizial kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira ofizialen (gidarien lanpostu funtzionalak) kategoriako destinoak, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. eranskinean bilduak. Ondorengoak dira beren lanpostu funtzionalak:

    Emergentzietako ibilgailuen gidaria.

    Osasun garraioko gidaria.

    Zerbitzu orokorretako gidaria.

    Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. Deitutako destinoen % 5a pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Kopuru hori zenbatekoa den oinarri orokorretan aurreikusten diren destino eskaingarriak behin betikoz zehazten direnean erabakiko da.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako teknikarien edozein titulazio edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. B motako gidabaimena edo baliokidea izatea. Emergentzietako ibilgailu gidarien eta osasun garraioko gidarien lanpostu funtzionaletarako, gainera, beharrezkoa izango da BTP baimena izatea.

    3. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera.

  2. Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako teknikarien edozein titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    B motako gidabaimenaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, Zerbitzu Orokorretako gidarien lanpostu funtzionalerako.

    B motako gidabaimena edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, BTP baimenarekin batera, emergentzietako ibilgailuen gidarien eta osasun garraioko gidarien lanpostu funtzionaletarako.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 9 destino deitzen dira.

Oinarri horren arabera, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen behin-behingoz zehaztuko dira eskaini daitezkeen destinoak.

  1. Laneko esperientzia (gehienez, 55 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan kategoria berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne: 0,20 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 15 puntu).

    1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):

      Deitutako lanpostu-motari dagokion espezialitatean teknikari espezialistaren ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako irakasgai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

      Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

      Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

    1. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 15 puntu):

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

      9 ordura artekoak: 0,25 puntu.

      1. 19 ordu: 0,50 puntu.

      1. 29 ordu: puntu 1.

      1. 49 ordu: 1,50 puntu.

      1. 99 ordu: 2 puntu.

        100-199 ordu: 3 puntu.

        200 ordu edo gehiago: 4 puntu.

        Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,50 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

        Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,25 puntutik beherakoa izan.

        Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateak, erakunde sanitarioak, elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

    2. Irakaslanak (gehienez 5 puntu):

      Irakaskuntza etengabeko prestakuntza ofizialetako programetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.

    3. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 5 puntu):

      Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, jakinarazpenak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

      Txosten bakoitzeko: puntu 1.

      Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,50 puntu.

      Mahai-inguru bakoitzeko: 0,50 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.

      Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

      1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

  3. Euskera.

  1. HE: 17 puntu.

  1. HE: 8,5 puntu.

    IV ERANSKINA

    TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO OFIZIAL GIDARIEN GAI ZERRENDA

    Lehen zatia. Osasun sistemaren eta osasun garraioaren ezagutzak

  1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Printzipio informatzaileak eta antolaketako eta funtzionamenduko printzipio programatikoak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

  2. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak.

  3. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuen erakundeak. Legezko aitorpena. Gaitasunak. Osasun zerbitzuetako erakundeen sailkapena.

  4. Lehen Mailako Atentzioko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak. Lehen mailako atentzioko unitateak.

  5. Atentzio espezializatuko antolamendu egituraketa: Tipologia. Zuzendaritzako, gestioko eta parte hartzeko organoak.

  6. Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak: Eskubide orokorrak. Umeen eskubide espezifikoak. Emakumeen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak.

  7. Estatutupeko enpleguaren erlazioa. Ordainketa sistema. Osaskidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileriaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa: Lanaldia. Egutegia. Lizentziak, baimenak eta oporraldiak.

  8. Errepide bidezko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.

    619/1998 Errege Dekretua arauaren izaera.

    Anbulantzien identifikazioa eta seinaleztapena.

    Derrigorrezko dokumentuak.

    Ibilgailuaren oinarrizko hornikuntza eta ezaugarri teknikoak (osasun ekipamendua salbu).

    Osasun zelula.

  9. Asistentziako anbulantzien teknika eta osasun arloko ezaugarri espezifikoak.

    Istripua jasan dutenak askatzeko oinarrizko hornikuntza.

    Ibilgailuaren instalazio elektrikoa.

    Ekipamendu orokorra.

    Osasun ekipamendua. Elementuen zerrendaketa. Ondorengoen espezifikazioa: Arnasgailua. Bihotz-biriketako bizkortze maletinak, monitore desfibriladorea.

    Botikak ibilgailuan: Gutxieneko eduki eta sailkapen sistema.

  10. Ibilgailuaren zertifikazio tekniko-sanitarioa emateko betebeharrak (garapeneko agindua).

    Zertifikazio eskaera.

    Zertifikazioa ematea.

    Zertifikazioen dokumentazioa.

    Zertifikazio tekniko-sanitarioaren indarraldia.

    Zertifikazio tekniko-sanitarioa galtzea.

    Zertifikazio tekniko-sanitarioen erregistroa.

    Bigarren zatia. Ibilgailuaren ezagutza.

  11. Automobila.

    Ibilgailu moten araberako sailkapena.

    Sailen edo kanpoko formaren konfigurazioaren araberakoa.

    Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.

    Automobilaren ezaugarri nagusiak.

    Dimentsio ezaugarriak.

    Ezaugarri teknikoak.

  12. Segurtasuna automobilean.

    Prebentzio segurtasuna.

    Erosotasuna eta ergonomia.

    Ikuspena eta iluminazioa.

    Klimatizazioa.

    Segurtasun aktiboa.

    Motorra-propultsorea multzoa.

    Esekidura, direkzioa eta balaztak.

    Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.

    Segurtasun pasiboa.

    Segurtasun uhalak eta pretentsoreak.

    Airbaga eta alboetako barrak.

    Beiren hornikuntza.

    Karrozeriako kolpe leungailua.

  13. Motorrak.

    Motorraren elementuak.

    Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.

    Biela, birabarkia, inertziako bolantea.

    Onarpeneko eta iheseko konektoreak.

  14. Banaketa.

    Espeka ardatza.

    Aginte sistemak.

    Balbulak, malgukiak, zabu aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.

    Funtzionamendu printzipioak.

    Lau aldiko eztanda motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

    Lau aldiko diesel motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

    Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.

    Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor parearen arteko erlazioa.

  15. Hozketa.

    Hozketaren zeregina eta hozkuntza motak.

    Aire bidezko hozketa.

    Likido hoztailearen bidezko hozketa.

    Zirkuitua osatzen duten elementuak.

    Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.

    Hedapen botila. Purgagailuak.

    Segurtasuneko zorroak eta tapoiak.

    Likido hoztailea.

    Sistema egiaztatzeko elementuak.

    Berogailua.

  16. Lubrifikazioa.

    Koipeztaketa mistoko zirkuitua.

    Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.

    Zirkuituaren osagaiak.

    Olio ponpa, deskarga balbula.

    Olio iragazkiak.

    Igorpen kutsakorren kontrol sistemak.

    Egiaztapeneko eta kontroleko sistemak.

    Olioak.

    Olio mineralak eta sintesiko olioak.

    Olioen ezaugarriak.

    Olio motak, horien biskositatearen arabera.

  17. Transmisioko elementuak.

    Enbragea.

    Marruskadurazko enbragea: Enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.

    Enbragearen funtzionamendu orokorra.

    Abiadura kaxa: Motak eta oinarrizko funtzionamendua.

    Diferentzialak: Motak eta oinarrizko funtzionamendua.

    Transmisio ardatza eta palierrak.

  18. Suspentsioa.

    Suspentsio sistemak.

    Elementuak. Motelgailuak.

    Aurreko suspentsioa.

    Atzeko suspentsioa.

    Suspentsio hidroneumatikoa.

  19. Direkzioa.

    Direkzio sistema osatzen duten elementuak.

    Bolantea, zutabea.

    Direkzio kaxa, direkzioko bieletak, errotulak.

    Direkzio lagundua.

    Direkzioa lerrokatzea.

    Gontza. Mangeta.

    Ondorengoen angelua: erorketa, irteera eta aurrerapena.

    Konbergentzia.

  20. Balazta sistema.

    Balazta elementuak.

    Danborrezko balaztak.

    Danborra, zapatak eta balazta etxe platera.

    Eragingailu hidraulikoa eta tentsore automatikoa.

    Danborrezko balazten funtzionamendu orokorra.

    Diskozko balaztak.

    Freno diskoak.

    Balazta pastillak eta pintzak.

    Eragingailu hidraulikoa.

    Funtzionamendu orokorra.

    Eragingailu hidraulikoaren sistema.

    Balazten ponpa.

    Likidoen edukiontzia.

    Frenaketako erreduktoreak.

    Hoditeriak eta tenkagailuak.

    Balazten likidoa.

    Eragingailu mekanikoaren sistema.

    ABS frenoen sistema.

    ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).

  21. Gurpilak eta pneumatikoak.

    Gurpilaren elementuak.

    Pneumatikoaren zatiak.

    Banda urdina.

    Orpoak, sorbalda, saihetsa.

    Zentraketa kordoia, karkasa.

    Barneko gomazko estaldura.

    Pneumatiko motak.

    Ganberarik gabeko pneumatikoak.

    Pneumatikoaren identifikazioa.

    Puzketa presioa.

    Aguaplaninga.

    Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.

  22. Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.

    Bateria.

    Ibilgailuaren sistema elektrikoak.

    Karga zirkuitua.

    Martxan jartzeko zirkuitua.

    Pizteko zirkuitua.

    Argien zirkuitua.

    Maniobra zirkuitua.

    Hirugarren zatia. Zirkulazioa eta bide segurtasuna.

  23. Zirkulazio arauak.

    Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.

    Bide markak.

    Abiadura.

    Gidariei ohartarazpenak.

    Ibilgailuen argiak.

    Argiak.

    Seinaleztapen optikoa.

    Zirkulazioko seinaleak.

    Arau orokorrak.

    Agenteen seinaleak eta aginduak.

    Aldi baterako seinaleak (balizak).

    Semaforoak.

    Seinale bertikalak.

    Arrisku seinaleak.

    Arauzko seinaleak.

    Argibide seinaleak.

  24. Bide segurtasuna.

    Zirkulazioko baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.

    Gidariaren egoera fisikoa.

    Edari alkoholdunak eta drogak.

    Erreakzio denbora.

    Bideko arrisku zehatzak:

    Kurbak.

    Baldintza meteorologiko edo giro txarrak.

    Zirkulazio istripuak.

    Gidaria.

    Abiadura.

    Erreakzioko, balaztatzeko, gelditzeko eta segurtasun distantzia.

    Lehen sorospenak: Arau orokorrak.

    Laugarren zatia:

    Helduaren oinarrizko bizi euskarria.

    Pediatriako oinarrizko bizi euskarria.

    BIBLIOGRAFIA

  1. Elementos Fundamentos tecnológicos del automóvil. De Eduardo Agueda Casado, José Luis García Jiménez, José Martín Navarro y Tomás Gómez Morales de Editorial Paraninfo/Thomson Learning.

  2. Manual ilustrado de Reglamento de circulación y seguridad vial. PONS editoriala (indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratutakoa.

  3. Real Decreto 619/1998, de 17 abril (BOE 28 de abril) en materia de transporte sanitario por carretera.

  4. Orden de 3 septiembre 1998 (BOE 8 septiembre 1998) transporte sanitario. Desarrolla el Reglamento de la Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres por Real Decreto 1211/1990, de 28 de septiembre que regula en la sección 3.ª del capítulo II del título IV, el transporte sanitario a fin de desarrollar las previsiones contenidas en los artículos 134 a 137 del citado Reglamento.

  5. Euskadiko Araudi Sanitarioa.

  6. Artikuluak: 6, 8, 10 eta 11. Ekainaren 26ko 8/1997 Legekoak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioei buruzkoak. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.

  7. Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 28. artikulua. 1997ko uztailaren 21eko EHAA, 138 zenbakia.

  8. Artikuluak: 1, 2 eta 3. Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutu sozialak ezartzen dituena. 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia.

  9. Artikuluak: 13 eta 14. Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena. 1997ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zenbakia. II. eranskina gaurkoturik dago 158. zk.ko EHAAn, 2001eko abuztuaren 16koan.

  10. Uztaileko 23ko 195/1996 Dekretua, Lehen Mailako Atentzioko Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia. Artikuluak: 1, 2 eta 7.

  11. Uztailaren 23ko 194/1996 Dekretua, Laguntza Espezializaturako Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa, 1996ko abuztuaren 28ko EHAA, 164 zenbakia. Artikuluak: 1 eta 2.

  12. Uztailaren 18ko 175/1989 Dekretua, Osakidetzako Gaixo eta Erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta Onartzen duena, 1989ko abuztuaren 4ko EHAA, 149 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta 4.

  13. Urriaren 4ko 252/1988 Dekretua, Osasunketa-txartel Indibidualaren erabilera ezarriz, sendagileen adskribapena arautuz eta pediatria-sorospena eskaintzeko urte muga ezarriz, Osakidetzako Zerbitzuei dagokienetan, urriaren 7ko EHAA, 188 zenbakia. Artikuluak: 1, 2, 3 eta 4. 1988ko azaroaren 14ko Aginduko 1 eta 2 artikuluak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Atentzio Zerbitzuetako Pediatria sorospenen epea mugatzen duen adina gehitzen duena, indarrean jarri deneko eguna jarriz, 1988ko azaroaren 21eko EHAA, 218 zenbakia.

  14. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileriaren 2007-2009rako lan baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duenaren III. titulua.

  15. Abenduaren 16ko 55/2003 Legea, osasu zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren estatutu markoari buruzkoa.

  16. «Reanimación cardiopulmonar». Bilboko Udalak argitaratutako dibulgazio gida. www.bilbao.net web orrian eskuragarri.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik