- 4391/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako informatikariaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4391/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako informatikariaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 238
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/28
- Argitaratze-data: 2009/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Teknikari espezialista profesionalen lanbide taldeko goi-mailako informatikariaren kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira goi-mailako informatikariaren kategoriako destinoak, goi-mailako teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Informatikan Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Informatikan Ingeniaritza titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 7 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Lan esperientzia (gehienez, 50 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan goi mailako informatikari gisa eta kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,30 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan asistentzia-alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,08 puntu.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,10 puntu.
29 ordu: 0,20 puntu.
49 ordu: 0,40 puntu.
99 ordu: 0,60 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 25,5 puntu.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
ISOko sistema irekien erreferentziako ereduaren oinarriak (OSI).
Sare lokalak: Kontzeptuak, elementuak eta sartzeko metodoak.
Hedadura zabaleko sareak: definizioa eta ezaugarriak. Frame-Relay teknologia eta ATM.
Datuen transmisio protokoloak: Kontzeptua eta motak. Sareen arteko komunikazioa. Elementu aktiboak.
SAP Netweaver: Oinarrizko Kontzeptuak, Arkitektura, Osagarriak, Segurtasuna, SAP ez diren sistemekin Integrazioa.
SAP: Integrazio eredua, irtenbideen mapa, moduluen ezarpena: FI, CO, SD, MM, PM, RRHH, EH&S-OH
Informazio sistemak mantentzeko, planeatzeko eta garatzeko metodologia: 3 metrika.
Proiektuen kudeaketa: Kontrola eta jarraipena.
Softwarea mantentzea: Motak, metodologiak, tresnak eta kalitatea garapenaren prozesuan.
Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO). Babes agentzia. Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriak.
Barne kontrola eta auditoria informatikoak. Definizioa, funtzioak eta motak.
Segurtasun fisikoa eta logikoa informazio sistemetan.
Lotura duten datu baseak: E/R modeloa. Modelo erlazionala. Normalizazioa.
Oracle: Datu baseen arkitektura eta instantzia. Memoriaren kudeaketa. Biltegiratze kudeaketa. Segurtasuna.
Kriptografia: Definizioa eta algoritmo motak. Erabilera (sinadura digitala, ziurtagiriak, SS, informazioa enkriptatzea, PPTP, PKI).
Sinadura digitala: Indarrean dagoen legeria.
Unix: Lanen plangintza, prozesuen maneiua, segurtasun kopiak eta sistemako baliabideen administrazioa.
Business Intelligence: Business Intelligenceari buruzko oinarriak, Business Intelligence irtenbide bat ezartzea eta teknologiak.
Mugigarritasuneko sistemak eta haririk gabeko sareak: Haririk gabeko LANetara sarrera, haririk gabeko topologiak eta segurtasuna. Teknologia eta gailu mugigarriak.
Help Deska eta erabiltzaileari arreta. ITIL.
Web eta XML Zerbitzuak: Oinarrizko kontzeptuak, oinarriak eta segurtasuna.
Software Oriented Arquitecture (SOA). Oinarriak eta SOArekin Integraziorako estrategia.
BIBLIOGRAFIA
Redes de computadoras (4. ed.). Tanenbaum, Andrew S. Ed. Prentice Hall (ISBN: 9702601622).
Academia de Networking de Cisco Systems CCNA 3 y 4: Guía del segundo año (3. ed.). Cisco Systems. Ed. Pearson Educación. ISBN: 9788420540801.
Redes de computadores e Internet. Halsall, Fred. Ed. Pearson Educación. ISBN: 8478290834.
Comunicaciones y redes de computadores (7.ª ed.). Stallings, William. Ed. Pearson Educación. ISBN: 8420541109.
SAP R/3 Handbook: Essential Skills for Database Professionals.McGraw-Hill/Osborne. ISBN 0072257164, 9780072257168.
http://help.sap.com.
http://www.csae.map.es/csi/metrica3/index.html.
Ingenieria del Software. Un enfoque práctico (6. ed). Pressman, Roger S. Ed. Mc Graw Hill. ISBN: 9701054733.
Ingeniería de Software. Ian Sommerville. Ed. Pearson Educacion (ISBN: 8478290745).
Calidad en el desarrollo y mantenimiento del software. Piattini, M. G. - Garcia, F.O. Ed. Ra-Ma. ISBN: 8478975446.
Ley Orgánica de Protección de Datos. Legislación vigente.
Auditoria informática. Un enfoque práctico (2. ed.). Mario G. Piattini - Emilio del Peso Ed. Ra-Ma. ISBN: 9701507312.
Seguridad de la Información. Redes, Informática y Sistemas De Información. Javier Aretillo. Paraninfo. ISBN: 8497325028. ISBN-13: 9788497325028.
Tecnología y Diseño de Bases de Datos. Piattini, M., y otros. Editorial Ra-Ma. ISBN: 8478977333. ISBN-13: 9788478977338.
Oracle database 10g: Manual del Administrador. Money, Kevin. Ed. Mc Graw-Hill. ISBN: 9788448149390.
Avances en criptología y seguridad de Información. Ramos Álvarez, Benjamín - Ribagorda Garnacho, Arturo. Ed. Ediciones Díaz de Santos, S.A. ISBN: 9788479786502.
Sinadura digitala. Egun dagoen legedia.
La biblia del Unix. Dave Taylor. Grupo Anaya Comercial, 2006. ISBN 9788441519701.
Business Intelligence. Técnicas de análisis para la toma de decisiones estratégicas. Elizabeth Vitt - Michael Luckevich - Stacia Mismer. Ed. McGraw Hill. ISBN: 9788448139209.
Data Mining: Concepts and Techniques. Escrito por Jiawei Han, Micheline Kamber. Colaborador Micheline Lamber. Publicado por Morgan Kaufmann, 2006. ISBN: 9781558609013.
Fundamentos de redes inalámbricas. Cisco Systems, Inc. ISBN: 9788483222874.
Redes Umts: Arquitectura, Movilidad y Servicios. VV.AA. Ed. Ra-Ma. ISBN: 9788478977093.
Fundamentos de la Gestión de Servicios de TI: basada en ITIL V3. Bon, Jan Van. Editorial: Van Haren Publishing. ISBN: 9789087530600.
Web Services: Principles and Technology. Michael Papazoglou. Ed. Pearson Education, 2008. ISBN 0321155556, 9780321155559.
Applied SOA: service-oriented architecture and design strategies. Rosen, Michael. Editorial: John Wiley & Sons. ISBN: 9780470223659.


