- 4393/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatuta - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4393/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 239
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/28
- Argitaratze-data: 2009/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako tituludunaren kategoriarako (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira goi-mailako teknikarien lanbide taldeko goi-mailako tituludunen kategoriako (Antolakuntzako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako edozein Unibertsitateko Lizentziatura titulua edo titulu baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziatura edo titulazio baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 6 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Lan esperientzia (gehienez, 50 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan goi mailako informatikari gisa eta kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,30 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan asistentzia-alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,08 puntu.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua.
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,10 puntu.
29 ordu: 0,20 puntu.
49 ordu: 0,40 puntu.
99 ordu: 0,60 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu):
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskera.
HE: 25,5 puntu.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
Antolakuntza kontzeptua. Printzipio orokorrak. Lan antolakuntzaren bilakaera historikoa. Antolakuntzaren funtzionamendua: koordinazio mekanismoak, antolakuntzaren atalak eta barne fluxu-sistemak.
Antolakuntza-diseinua. Antolakuntza-diseinuaren parametroak eta arriskurako faktoreak. Egitura-konfigurazioak.
Osakidetza zuzenbide pribatuko entitate publikoa: konfigurazioa, xedeak, antolakuntza, araubide juridikoa eta kudeaketa.
Osakidetzari atxikitako lehen mailako atentziorako eta atentzio espezializaturako baliabideen antolakuntza-egitura.
Administrazio publikoen zerbitzuko pertsonal motak. Pertsonalaren sailkapena. Pertsonal estatutarioaren sailkapena osasun zerbitzuetan eta Osakidetzan.
Plantillaren antolamendua Osakidetzan. Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalei buruzko Dekretua.
Giza-baliabideen plangintza eta antolamendua osasun zerbitzuetan.
Giza baliabideen kudeaketa estrategikoa. Kontzeptua. Giza baliabideen plangintza estrategikoa. Oinarrizko kontzeptuak eta ereduak.
Antolakuntzaren kultura. Kontzeptua, kulturaren sorkuntza eta garapena. Kultur aldaketa erakundeetan.
Lanean motibatzea eta asebetetzea. Joera teoriko nagusiak. Lan baldintzak. Lanean motibatzeko prozesua eta motibazio teknikak.
Jardueraren ebaluazioa. Kontzeptua, xedea, erabilera eta motak. Jardueraren ebaluaziorako sistema baten ezarpena eta garapena. Metodologiak eta beren ezaugarriak, teknikak eta bitartekoak.
Pertsonal estatutarioaren lanbide-karrera.
Osasun-lanbideak. Osasun-lanbidearen jarduna. Profesionalen heziketa.
Heziketaren kudeaketa. Heziketa beharren diagnosia. Heziketa moduak eta teknikak. Heziketa plana: osatzea eta garatzea. Ebaluazioa eta heziketaren transferentzia.
Etengabeko heziketarako hitzarmenak administrazio publikoetan. Heziketa planen garapenerako oinarriak. Etengabeko heziketa planak: definizioa, ezaugarriak, eskaintza eta eskari heziketa, definizio-trazuak eta helburuak; aldez aurreko azterketak eta diseinuaren faseak.
Eskumen kontzeptua. Osagaiak. Eskumenaren araua eta mailak. Eskumenetan oinarritutako ikasketa-baliabideak. Helburuak. Funtzio taldeak, eskumenak eta heziketa-eremuak. Heziketa-garapenaren mapak.
Lanpostuen azterketa: kontzeptua eta xedea. Lanpostuen deskribapena. Lanpostuen inbentarioa. Azterketarako teknikak eta beren sailkapena. Lanpostuen zehaztapena. Lanpostuen balorazioa.
Barne komunikazioa antolakuntzan. Komunikazio kontzeptua. Komunikazio motak antolakuntzan. Komunikazioaren kudeaketa enpresan.
Trebetasunak eta teknikak komunikazioan. Komunikazioaren prozesua. Komunikazio estiloak. Oztopoak komunikazioan. Komunikazio onaren osagaiak. Adierazpen-komunikazioa. Transakzio-azterketa.
Kalitatea. Kontzeptuaren definizioak eta bilakaera eta kalitatearen ikuspegia. Kalitatearen kudeaketa. Erabateko kalitatearen oinarriko printzipioak.
Kalitate tresnak eta arazoak konpontzekoak.
European Foundation for Quality Management (EFQM) erakundearen bikaintasun eredua.
Prozesukako kudeaketa. Kontzeptua. Erakunde bateko prozesuen deskribapena. Prozesuen jarraipena eta hobekuntza. Helburuak lortzeko prozesuetan oinarritutako kudeaketa.
Familia ISO 9000 araudia. Kalitatearen kudeaketa sistema.
Normativa ISO 14001 araudia. Ingurugiroaren kudeaketa sistema.
Datuen babesa. Xedapen orokorrak. Babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
Norabide estrategikoaren oinarriak. Egitekoa, ikuspegia, balioak eta helburuak. Ingurunearen azterketa. Arrakastarako gakoak. Antolakuntzaren barne azterketa.
Plan estrategikoa. Plangintza estrategikoaren prozesua. Kudeaketaren kontrola.
Barne bezeroaren eta kanpo bezeroaren asebetetzea. Neurtzeko moduak eta azterketa.
Lan-arriskuen prebentzioa. Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa. Segurtasun sistema eta lan-osasuna. OHSAS 18001:2007 estandarra.
BIBLIOGRAFIA
Mintzberg; Henry: La naturaleza del trabajo directivo, Ed. Ariel Economía.
Varios autores: La formación de los profesionales de la salud. Escenarios y factores determinantes, Fundación BBV.
Mintzberg, Henry: La estructuración de las organizaciones, Ed. Ariel Economía.
Mintzberg, Henry: Directivos, no MBAs. Una visión crítica de la dirección de empresas y la formación, Ediciones Deusto.
Mintzberg, Henry: Mintzberg y la dirección. Ed. Díaz de Santos.
Goleman, Daniel: Inteligencia emocional, Ed. Kairós.
R. Covey, Stephen: Los 7 hábitos de la gente altamente efectiva, Ed. Paidós.
Goleman D., Boyatzis R. y Mckee A.: El líder resonante crea más, Ed. Plaza & Janes.
Martinez Quintana V. y Lucas Martín A.: La construcción de las organizaciones: la cultura empresarial, UNED.
Navas Lopez J.E. y Guerras Martín L.A.: Casos de dirección estratégica de la empresa, Ed. Civitas.
Navas Lopez J.E. y Guerras Martín L.A.: La dirección estratégica de la empresa. Teorías y aplicaciones, Ed. Civitas.
Gestión por procesos en el ámbito de la gestión de personas en Osakidetza, Osakidetza (ISBN: 13-84-89342-79-2).
Norma UNE 66175:2003. Guía para la implantación de sistemas de indicadores. Aenor Ediciones.
Hare, Berverly: Sea Asertivo. La habilidad directiva clave para comunicar eficazmente, Ediciones Gestión 2000.
Levy-Leboyer, Claude: Gestión de las competencias. Cómo analizarlas, cómo evaluarlas, cómo desarrollarlas, Ediciones Gestión 2000.
Borrel, Francesc: Comunicar bien para dirigir mejor. La comunicación como forma de ilusionar, Ediciones Gestión 2000.
Varo, Jaime: Gestión estratégica de la calidad en los servicios sanitarios. Un modelo de gestión hospitalaria, Ediciones Díaz de Santos.
De Quijano De Arana, Santiago: Sistemas efectivos de evaluación del rendimiento: resultados y desempeños. Técnicas y sistemas para la gestión y desarrollo del personal, EUB, S.L.
Bonache J. y Cabrera A.: Dirección estratégica de personas. Evidencias y perspectivas para el siglo XXI, Editorial Pearson Educación.
Lopez Camps J. y Leal Fernández I.: Aprender a planificar la formación, Ediciones Paidos.
Mager, Robert F.: Lo que todo directivo debería saber sobre formación, Ediciones Granica.
Cubeiro, Juan Carlos: La sensación de fluidez: desarrollo del Liderazgo en todos los sentidos. Editorial Pearson Educación.
Schein, Edgar H.: La cultura empresarial y el liderazgo, Plaza & Janes.
Reeve, Johnmarshall: Motivación y emoción. Ed. McGraw-Hill.
Alles, Martha Alicia: Comportamiento organizacional: cómo lograr un cambio cultural a través de Gestión por competencias. Ediciones Granica.
Fernández López, Javier: Un modelo estratégico para la dirección de recursos humanos. Editorial Pearson Educación.
Navas Lopez, J.E.; Guerras Martín, L.A.: La dirección estratégica de la empresa: un enfoque innovador del management, Barcelona, Ariel, 1991.
Bueno Campos, E.: Dirección estratégica de la empresa: metodología, técnicas y casos, Ed. Pirámide.
Recio Figueras, Eugenio M.: La Planificación de los recursos humanos en la empresa, Ed. Hispano Europea.
Riego Menguez, Luis: La formación en la empresa, Ed. Paraninfo.
Varios autores: Cómo gestionar la calidad de la formación, AEDIPE.
Peña Baztan, Manuel: Dirección de personal, Ed. Hispano Europea.
Bartoli, Annie: Comunicación y organización: La organización comunicante y la comunicación organizada, Ed. Paidos.
Calidad Total. Euskalit.
Herramientas para la resolución de problemas de calidad. Euskalit.
Herramientas de autoevaluación rápida para organizaciones sanitarias, según el modelo de excelencia de la EFQM, Osakidetza, 2005, ISBN 84-89342-47-4.
Guía de autoevaluación EFQM para unidades de gestión, Osakidetza, 2004, ISBN 84-89342-32-6.
Guía de gestión por procesos e ISO 9001:2000 en las organizaciones sanitarias, Osakidetza, 1999, ISBN 84-89342-10-5.
Guía para una gestión basada en procesos, Euskalit, ISBN 84-923464-7-7.
UNE-EN ISO 9000. Sistemas de gestión de la calidad. Fundamentos y vocabulario (ISO 9000:2000) Aenor 2000.
UNE-EN ISO 9001. Sistemas de gestión de la calidad. Requisitos (ISO 9001:2000) Aenor 2000.
UNE EN ISO 9004:2000. Sistemas de Gestión de la Calidad. Directrices para la mejora continua del desempeño.
UNE EN ISO 14001:2004. Sistemas de Gestión Ambiental. Especificación con guía para su uso.
Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal (BOE núm. 298, de 14 de diciembre).
Plan estratégico 2008-2012 de Osakidetza. De la excelencia a la innovación.
Manual de evaluación y mejora de la satisfacción de las personas en las organizaciones de servicios. Osakidetza. ISBN: 84-89342-17-2.
J.J. Mira, J. Aranaz, M.A. Blanco et al. «Calidad relacional y satisfacción del usuario» En «Calidad en la atención sanitaria. Conceptos teóricos y aplicaciones prácticas». Editores Paz Rodríguez Pérez y Juan García Caballero. Sociedad Española de Medicina Preventiva. Madrid 2001. ISBN 84-87385-62-1.
Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de riesgos laborales (BOE n.º 219, de 10 de noviembre).
R.D. 39/1997, de 17 de enero por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención y modificación posterior Real Decreto 780/1998, de 30 de abril, por el que se modifica el Real decreto 39/1997, de 17 de enero. (Capítulos I, II, III y V).
Decreto 306/1999, de 27 de julio, por el que se regulan las actuaciones sanitarias de los servicios de prevención en la Comunidad Autónoma de Euskadi.
Estándar OHSAS 18001:2007 Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo. Especificación, Ediciones Aenor.
Especificación OHSAS 18002:2000 Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo. Directrices para la implementación de IHSAS 18001, Ediciones Aenor.
Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación sanitaria de Euskadi (LOSE).
Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público Osakidetza.
Acuerdo de 25 de noviembre de 1997, del Consejo de Administración de Osakidetza, por la que se aprueba la estructura de la Organización Central del ente público (BOPV n.º 229, de 28 de noviembre).
Decreto 195/1996, de 23 de julio, sobre estructura organizativa de los recursos adscritos a Osakidetza-Svs para la atención primaria (BOPV n.º 164, de 28 de agosto).
Decreto 194/1996, de 23 de julio sobre estructura organizativa de los recursos adscritos a Osakidetza-Svs par la atención especializada (BOPV n.º 164, de 28 de agosto).
Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto Marco del personal estatutario de los servicios de salud (BOE n.º 301, de 17 de diciembre).
Decreto 186/2005, de 19 de julio, por el que se regulan los puestos funcionales del ente público de derecho privado Osakidetza-Svs (BOPV n.º 170, de 7 de septiembre).
Ley 7/2007, de 12 de abril, del Estatuto Básico del Empleado Público (BOE núm. 89).
Decreto 395/2005,de 22 de noviembre, por el que se regula el desarrollo profesional de los profesionales sanitarios del grupo profesional A.1. Facultativo médico y técnico del ente público de derecho privado Osakidetza-Svs. (BOPV n.º 230, de 2 de diciembre).
Decreto 35/2007, de 27 de febrero por el que se regula el desarrollo profesional de los profesionales sanitarios del grupo profesional B.1.
Decreto 248/2007, de 26 de diciembre por el que se regula el desarrollo profesional de las categorías no sanitarias y las del área sanitaria de grado superior y medio.
Familias de indicadores de actividad asistencial. Modelo de desarrollo profesional de facultativos y facultativas. Osakidetza.
Manual Guías para la evaluación por el mando. Modelo de desarrollo profesional de facultativos y facultativas. Osakidetza.
Modelo de desarrollo profesional grupo B1. Diplomados sanitarios. Manual Guía para la evaluación por el mando.
Ley 44/2003, de 21 de noviembre, de ordenación de las profesiones sanitarias (BOE 280).
«Guía para la evaluación de necesidades formativas en las Administraciones Públicas», Instituto Nacional de Administración Pública.
«Guía para la evaluación de los resultados de la formación en las Administraciones Públicas», Instituto Nacional de Administración Pública.
«Guía para la evaluación de impacto de las acciones formativas en las Administraciones Públicas», Instituto Nacional de Administración Pública.
Resolución 17 de octubre de 2005, de la Secretaria General de la Administración Pública, por la que se ordena la publicación del IV Acuerdo de Formación Continua en las Administraciones Públicas. (BOE núm.277).
Instrucción 1/2002, de la Dirección General de Osakidetza, de determinación de los criterios para abono de las cuantías por la impartición de cursos contemplados en los programas de formación continuada del ente publico Osakidetza-Svs.
Decreto 319/1999, de 31 de agosto, por el que se crea el Consejo Vasco de Formación Continuada de las Profesiones Sanitarias y se regula un sistema para su acreditación. (BOPV n.º 184).
Orden de 1 de febrero de 2007, de la consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regulan los requisitos y el procedimiento para la homologación de acciones formativas por parte del Instituto Vasco de Administración Pública (BOPV n.º 46).


