Euskadi.eus
  • HUTSEN ZUZENKETA, ondoko bi ebazpen hauena: '4244/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura esta - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko bi ebazpen hauena: "4244/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira"; eta "4268/2008 EB

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1161
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/28
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira adierazitako bi ebazpen horietan (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. alea). Hona hemen zuzenketa:

Azaroaren 28ko 4244/2008 Ebazpenean, 29387. orrialdean, gaztelerazko testuan, honakoa dioenean:

  1. Servicios prestados por personal en el grupo C (personal no sanitario): 0,19 puntos/mes.

  2. Servicios prestados por persona en el grupo C (personal sanitario):0,25 puntos por mes. Cuando sean prestados en el mismo puesto al que se opta: 0,30 puntos/mes.

Honako hau esan behar du:

  1. Servicios prestados por personal en el grupo C: 0,19 puntos/mes.

  2. Servicios prestados en el mismo puesto al que se opta: 0,30 puntos/mes.

Azaroaren 28ko 4268/2008 Ebazpenean, 29479. orrialdean, euskarazko testuan, kendu egin behar da paragrafo hau:

«Era berean, kategoria honetan parte hartu behar duten izangaiek ondorengo moduluei dagokien informatikako ezagutzak dituztela egiaztatzeko moduan egon beharko dute: Microsoft Word XP Aurreratua, Microsoft PowerPoint XP, Microsoft Excel XP Aurreratua eta Microsoft Access XP Aurreratua. Ezagutza horiek Euskadi Informazio Gizartean Planak eskura jartzen dituen ondorengo moduluak lortuz ziurtatu beharko dira, KZgune zentro publikoetan, oinarri orokorren 14.2. atalak zehazten duen unean, IT Txartelaren zertifikazio sistemaren bidez».

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik