- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Basurtuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Basurtuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 7083
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/01
- Argitaratze-data: 2008/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, osaera-egiaztapena berritu zitzaion Basurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 15eko EHAA, 10. zenbakia).
Batzordeko kide bat bere kargutik kendu eta berria izendatzeko Ospitaleak egin duen eskabidea jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, honako hau,
Lehenengoa. Ángel Lorente Muro jauna, Zuzenbidean lizentziatua, Basurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide modura izan duen kargutik kentzea.
Bigarrena. Olga Bordegaray Amirola andrea, Zuzenbidean lizentziatua, Basurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.
Hirugarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 1a.
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,
M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


