Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidearen 2. lineako Santurtzi-Kabiezes tartea eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidearen 2. lineako Santurtzi-Kabiezes tartea eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7227
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/01
  • Argitaratze-data: 2008/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko uztailaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilboko metropoli-trenbidearen 2. lineako Santurtzi-Kabiezes zatia eraikitzeko proiektua onartu zuen.

Proiektuaren xedea da BHTaren 2. lineako Santurtzi-Kabiezes tartea eraikitzeko proiektua mamitzea; besteak beste, zati horretako azpiegitura-obrak, Kabiezesko geltokiaren arkitektura, lurrazalean azpiestazio elektriko bat eraikitzea eta obrak egin eta ustiatzekoan arlo eta zerbitzu desberdinetan eragingo dituen afekzioak zehaztu eta baloratzea.

Gainera, erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2008ko urriaren 10eko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien; hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2008ko azaroaren 7ko 214. zenbakian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2008ko azaroaren 7ko 215 zk.an, 2008ko azaroaren 7ko «Berria», «El Correo» eta «Deia» egunkarietan; eta Santurtziko eta Portugaleteko Udaleko iragarki-oholetan jarri zen.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20, 21 eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. Bilboko metropoli-trenbidearen 2. lineako Santurtzi-Kabiezes tartea eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Santurtzi edo Portugaleteko udaletxeetara ager daitezen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 1a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.

Bilboko metropoli-trenbidearen 2. lineako santurtzi-kabiezes tartea eraikitzeko proiektua

Proyecto constructivo del tramo Santurtzi-Kabiezes de la línea 2 del FMB

Santurtziko udalerria / Término municipal de Santurtzi

Finka zk.

  1. º de finca Katastroko erref.

    Ref. catastral Jabea

    Propietario Eragin mota / Tipo de afección Izaera

    Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko

    Levantamiento de actas previas

    Poligonoa

    Políg. Lursaila

    Parc. Okupazio iraunkorra

    Ocupación permanente Argindar

    zortasuna

    Servidumbre eléctrica Aldi baterako okupazioa

    Ocupación

    temporal Urtarrila/Enero

    Tokia

    Lugar Eguna

    Día Ordua

    Hora

    OP-1

    1. 1 y OT-2 005 2 Hrdos. de Fco. Javier Martínez Mollinedo 616,30 --- 1.729,90 Larrea

      Pastizal Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 13:00

      MT-1 Santurtziko Udala / Ayuntamiento de Santurtzi --- --- 153,72 Bullongo bidea

      Camino Bullon Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 14:00

      Eusko Jaurlaritzako Uren Zuz. /

      Dirección de Aguas del GV.

      Servicio Territorial de Aguas de Bizkaia --- --- --- Bullon erreka

      Regata Bullon Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15

      OP-2 y OT-3 007 116 Cerámica Vizcaina, S.L. 2.832,90 --- 1.550,14 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OP-3 y OT-4 007 149 Explotadora de Tierras Echeuli, S.A. 375,45 --- 134,13 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OP-4 y OT-5 007 151 Explotadora de Tierras Echeuli, S.A. 246,08 --- 134,13 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OP-5 y OT-6 007 152

      (260) Etxe Uli, S.L. 181,84 --- 97,21 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OP-6 y OT-7 007 154

      (260) Etxe Uli, S.L. 1.049,16 --- 1.232,14 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OP-7 y OT-10 007 159

      (260) Etxe Uli, S.L. 372,24 --- 446,07 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OT-11 007 160

      (260) Explotadora de Tierras Exe-Uli --- --- 19,32 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OT-12 007 159 bis

      (239) Explotadora de Tierras Exe-Uli --- --- 146,93 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 09:30

      OT-13 007 160 bis

      (240) M.ª Mercedes Diez Rodríguez --- --- 79,50 Sarbideak eta materiala uzteko tokia

      Accesos y Depósito Materiales Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 13:30

      MP-1 y MT-2 Santurtziko Udala / Ayuntamiento de Santurtzi 163,32 --- 89,10 Sarbideak/Accesos Santurtziko udaletxea

      Ayto. Santurtzi 15 14:00

      Portugaleteko Udalerria / Término Municipal de Portugalete

      Finka zk.

      1. º de finca Katastroko erref.

        Ref. catastral Jabea

        Propietario Eragin mota / Tipo de afección Izaera

        Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko

        Levantamiento de actas previas

        Poligonoa

        Políg. Lursaila

        Parc. Okupazio iraunkorra

        Ocupación permanente Argindar zortasuna

        Servidumbre eléctrica Aldi-baterako okupazioa

        Ocupación temporal Urtarrila/Enero

        Tokia

        Lugar Eguna

        Día Ordua

        Hora

        OP-13 y OT-16 001 89 Explotadora de Tierras Exe-Uli 301,01 --- 94,40 Larrea/Pastizal Santurtziko udaletxea / Ayto. Santurtzi 15 16:00

        OP-14, OT-14 001 85 M.ª Mercedes Diez Rodríguez 131,49 --- 441,69 Larrea/Pastizal Santurtziko udaletxea / Ayto. Santurtzi 15 17:00

        OP-15 y OT-18 001 84 Explotadora de Tierras Exe-Uli 460,75 --- 478,86 Larrea/Pastizal Santurtziko udaletxea / Ayto. Santurtzi 15 16:00

        OT-15 001 86

        (87) Explotadora de Tierras Exe-Uli --- --- 58,60 Larrea/Pastizal Santurtziko udaletxea / Ayto. Santurtzi 15 16:00

        OP-16 y OT-17 001 91 Explotadora de Tierras Exe-Uli 41,38 --- 83,38 Larrea/Pastizal Santurtziko udaletxea / Ayto. Santurtzi 15 16:00

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik