- AMPLIACIÓN. EBAZPENA, 08-06-03KO AGINDUAN (EKAINAREN 6KO EHAA) JASOTAKO GUZTIRAKO KOPURUA HANDITZEKO DENA. AGINDU HORREN BIDEZ HEZKUNTZA PREMIA BEREZIKO IKASLEAK DITUZTEN ETA 08-09 IKASTURTERAKO HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK KONTRATAU BEHAR DITUZTEN ITUNPEKO IKASTETXEETARAKO DIRU-LAGUNTZAK DEITU ZIREN. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAMPLIACIÓN. EBAZPENA, 08-06-03KO AGINDUAN (EKAINAREN 6KO EHAA) JASOTAKO GUZTIRAKO KOPURUA HANDITZEKO DENA. AGINDU HORREN BIDEZ HEZKUNTZA PREMIA BEREZIKO IKASLEAK DITUZTEN ETA 08-09 IKASTURTERAKO HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK KONTRATAU BEHAR DITUZTEN ITUNPEKO IKASTETXEETARAKO DIRU-LAGUNTZAK DEITU ZIREN.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6967
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/03
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aipatutako aginduan 8.782.212 euroko kopurua jasotzen da, diru-laguntza eskatzen duten itunpeko ikastetxeek hezkuntza-laguntzako espezialistak kontrata ditzaten.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta Balorazio Batzordea bildu ondorean (aipatu aginduaren 6. artikulua), zera ikusi da: behar bezala informaturik dauden eta nahitaez laguntza jaso behar duten eskabideek hasieran aurreikusitako aurrekontua gainditzen dute. Hortaz, agindu horretako 1.2 artikuluan zehaztutako aukera ikusita, hau
Aipatutako aginduaren 1. artikuluan kontsignatutako guztirako kopurua 516.579,86 eurotan handitzea; 206.631,76 euro 2008ko iraila/abenduko epeari dagozkio, eta 309.948,10 euro, berriz, 2009ko urtarrila/abuztuko epeari. Ondorioz, deialdia ebazteko 9.298.791,86 euroko diru-kopurua egongo da.
Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


