- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 3koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2008-2009 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten dien Aginduko zenbatekoa handitzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 3koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2008-2009 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten dien Aginduko zenbatekoa handitzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 50
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/03
- Argitaratze-data: 2009/01/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduaren bitartez, 2008-2009 ikasturterako laguntzetarako deialdia egin zitzaien zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei.
Agindu horretako 1. artikuluaren arabera, helburu horretara zuzendutako zenbatekoa eguneratu egin ahal da. Horretarako kontuan hartu behar dira indarrean dagoen legerian aurreikusitako aurrekontu-kredituen loturak. Bestalde, eskabideak aztertuta, 1. artikuluan jasotako diru-zuzkidura ez da nahikoa eskaera guztiak diruz laguntzeko. Hori dela eta, zenbatekoa handitu behar da.
Ondorioz eta Ikastetxeen zuzendariak proposatuta, hau
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduaren 1. artikuluan jasotako zenbatekoa aldatzea, eta horren ordez 1.042.447 euro jasotzea. Diru-kopuru horretatik, 312.732 euro 2008. ekitaldiari egotziko zaizkio eta 729.713, berriz, 2009koari.
Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


