Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez Bergarako Udalari emandako diru-laguntzari uko egiteko eskabidea onartzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez Bergarako Udalari emandako diru-laguntzari uko egiteko eskabidea onartzeko dena. Ebazpen horren bidez 2008. urtean diru-laguntzak eman zitzaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak eta/edo berdintasunerako planak sortu eta e

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 127
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/04
  • Argitaratze-data: 2009/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi dugu emandako diru-laguntzari uko eginez Bergarako Udalak aurkeztu duen eskabideari buruzko espedientea. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren babesean eman zen aipatutako diru-laguntza.

Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautu zen, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko (2008ko ekainaren 17ko EHAA, 114. zk).

Bigarrena. Aurreko deialdiaren babesean diru-laguntzak eman zituen 2008ko urriaren 31ko Ebazpenarekin bat etorriz (2008ko azaroaren 27ko EHAA, 228. zk.), Bergarako Udalari 5.100,00 euroko diru-laguntza izendatu zitzaion, diagnostiko hau egiteko: «Bergarako emakume eta gizonen egoera, posizioa, behar eta arazoak ezagutzeko Diagnosia».

Hirugarrena. Udal onuradunak diru-laguntzari uko egin diola jakinarazteko idazkia aurkeztu du erakunde honetan. 2008ko azaroaren 20ko sarrera-data du idazkiak. Adierazi duenez, diagnostikoa egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko prozesuan dago, eta ezinezko izango du 2008. urtean diagnostikoa bukatzea eta jardueraren gastuak justifikatzea. Aurreikusten duenez, 2009ko urtarrilean ekingo diote diagnostikoa egiteari, eta horregatik, datorren urtean egingo du diru-laguntzarako eskabidea.

Lehenengoa. Uko egiteko eskabidea ebazteko eskumena 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren 13. artikuluan dator, diru-laguntza hauen deialdia ebazteko eskumena ezartzen baitu. Beraz, Erakunde honetako zuzendaria da uko egitea onartzeko edo ezesteko ardura duen organo eskuduna.

Bigarrena. 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren 14.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntzaren onuradunak uko egin diezaioke emandako diru-laguntzari: esanbidez eta idatziz, hamabost eguneko epean, diru-laguntza eman zaiola jakinarazteko adierazpena jasotzen duenetik aurrera.

Hirugarrena. Uko egitea bat dator azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 90. eta 91. artikuluen edukiekin (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Beraz, bidezko da diru-laguntza eman duen organoak ukoa onartzea.

Laugarrena. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira interesdunentzat garrantzitsuak diren egintzak, baldin eta modu orokorrean eragiten badiete (1/1997 Legegintza Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzekoa).

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren oinarriak ikusi ondoren, hau

Lehenengoa. 5.100,00 euroko diru-laguntzari uko eginez Bergarako Udalak aurkeztutako eskabidea onartzea. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza hori.

Bigarrena. Bergarako Udalari dagokionez, amaitutzat jotzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateentzako 2008ko diru-laguntzen deialdiari buruzko prozedura -emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko dira diru-laguntza horiek-. Beraz, 2008ko urriaren 19ko Ebazpenean aurreikusitako ondorio bat ere ez da aplikatuko; zehazki, erakunde honek ez du ezelako ordainketarik egingo.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Laugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea, guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan. Jakinarazten da ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duela eta horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 116. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik