- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, euskaraz argitaraturiko liburuetarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 20ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, euskaraz argitaraturiko liburuetarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 20ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 843
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/05
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 20ko Aginduak euskaraz argitaraturiko liburuetarako dirulaguntzen deialdia egin zuen eta bere 2. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra seiehun eta hamalau mila (614.000,00) eurotan finkatu zuen.
Halaber, Agindu horren Xedapen Gehigarrian honako hau aurreikusten zen:
artikuluan ezartzen den osoko diru-zenbatekoa aldatu ahal izango da, jasotzen den eskabide kopurua kontuan hartuta eta Kultura Sailaren beste programa batzuetan agortu gabeko aurrekontu diru-atalen erabilgarritasunaren arabera, eta betiere beraien ebazpenaren aurretik. Hau horrela egiten bada, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez jakinaraziko da.
2008ko azaroaren 28an deitutako diru-laguntzen eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da jasotako eskabide eta dirulaguntza-kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela zegoen diru-kopurua gehitzea.
Une honetan aurrekontu-disponibilitatea dago,
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Euskaraz argitaraturiko liburuetarako diru-laguntzen deialdia egiten duen 2008ko maiatzaren 20ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa laurogeita hamaika mila (91.000,00) eurotan gehitzea.
Beraz, aipaturiko Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua zazpiehun eta bost mila (705.000,00) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 5a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


