- 4260/2008 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Mikrobiologo-Parasitologoaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oin - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4260/2008 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Mikrobiologo-Parasitologoaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 221
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/09
- Argitaratze-data: 2009/01/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mikrobiologo-Parasitologoaren kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko mikrobiologo-parasitologoaren kategoriako destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgian, Farmazian, Biologian, Kimikan edo Biokimikan lizentziatu titulazioa eta mikrobiologia eta parasitologian espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimikako lizentziatu eta Mikrobiologian eta Parasitologian espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 3 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei. Deskontu hori ez zaie egingo 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako espezialistaren titulua lortu dutenei.
Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean edo medikuntza alorreko kudeaketa-postuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan beste espezialitate batzuetan mediku orokor edo fakultatibo gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula) puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Prestakuntza espezializatua.
Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: puntu 1.
Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu).
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,1 puntu.
29 ordu: 0,2 puntu.
49 ordu: 0,4 puntu.
99 ordu: 0,6 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu).
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu).
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu).
Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:
Maila: 20 puntu.
Maila: 17 puntu.
Maila: 14 puntu.
Maila: 11 puntu.
Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu):
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
1. PROGRAMA TEORIKOA
Mikrobiologiako hastapenak: mikrobio-zelularen egitura eta funtzioa.
Ekuariotak eta prokariotak.
Bakterio-zelularen estaldurak. Bakterio-apendizeak, zitoplasma, erribosomak, inkusioak; bakterio-kromosoma, plasmidoak. Esporulazioa. Horma defektiboko zelulak.
Mikrobio-metabolismoa.
Bakterio-ugalketa eta -hazkundea.
Bakterio-genetika. Aldaketa fenotipikoak eta genotipikoak.
Transferentzia genetikoa.
Mikrobio-taxonomia: irizpideak, metodoak eta mikroorganismoen sailkapena.
Mikrobio-biologia molekularraren oinarriak. Manipulazio genetikoa. Birulentzia-faktoreen biologia molekularra. Mikrobioen aurkakoekiko elkarreraginaren biologia molekularra. Epidemiologia molekularra.
Ostalari-parasitoaren arteko harremanak.
Organismoen arteko elkarreragin-ereduak.
Flora normala.
Kolonizazio- eta eraso-mekanismo mikrobiarrak. Toxinak.
Erresistentzia orokorra eta espezifikoa infekzioari.
Infekzioaren patogenia.
Ostalari konprometitua.
Oinarrizko inmunologia eta immunomicrobiologia.
Erantzun immunitarioaren azterketa orokorra.
Antigenoak. Antigeno mikrobiarrak.
Antigorputzak. Immunoglobulinak.
Antígeno-antigorputzen erreakzioak.
Erantzun biologikoaren modulatzaileak.
Immunitate aktiboa eta pasiboa.
Umore- eta zelula-hipersentiberatasuna.
Esterilizazioa eta desinfekzioa. Ingurumenaren eragina bakterioetan. Eragile fisikoak eta kimikoak. Esterilizazioa eta desinfekzioa.
Mikrobioen aurkako terapeutikaren mikrobio-oinarriak.
Antibiosis kontzeptua. Mikrobioen aurkako eragileen ezaugarriak. Sailkapena.
Ekintza-mekanismoak. Farmakologia. Erresistentzia. Mikrobioen aurkako eragileak ospitalean eta ospitalez kanpo erabiltzeko politika.
Bakteriologia sistematikoa.
Espiroketak. Bakteria espiralak eta kurbatuak.
Koko eta bazilo Gram negatibo aerobioak.
Bazilo Gram negatibo anaerobio fakultatiboak: enterobakteriak.
Bazilo Gram negatibo anaerobio fakultatiboak: ez-enterobakteriak.
Bazilo Gram negatibo anaerobioak.
Koko Gram negatibo anaerobioak.
Rickettsia.
Chlamydia.
Mycoplasma.
Koko Gram positiboak.
Koko Gram positibo esporulatuak.
Koko Gram positibo ez-esporulatuak.
Mycobacterium, Nocardia eta antzekoak.
Mikologia sistematikoa. Biologia orokorra eta onddoen sailkapena. Azaleko mikosiko onddoak. Onddo oportunistak. Inportatutako mikosia ekoizten duten onddoak.
Parasitologia sistematikoa.
Biologia orokorra eta parasitoen sailkapena.
Odol eta ehuneko protozooak.
Hesteetako eta urogenitaleetako protozooak.
Ehun-helmintoak.
Heste-helmintoak.
Interes sanitarioko artropodoak.
Inportatutako parasitoak eta tropikalak.
Birologia sistematikoa.
Birusen morfologia, egitura eta sailkapena.
Birus-infekzioaren erreplika eta zikloa.
Birusen genetika.
Birusen hazkuntza.
Biruz-infekzioaren patogenia.
RNA birusa.
DNA birusa.
Zelula azpiko beste eragile batzuk.
Infekzio-gaixotasunak.
Arnas-infekzioak.
Gernu-infekzioak.
Sexu-transmisiozko gaixotasunak.
Digestio-aparatuko infekzioak.
Nerbio-sistemako infekzioak.
Bihotz-hodietako infekzioak. Endokarditisa.
Bakteriemiak, sepsiak eta infekzio sistemikoak.
Sistema hematopoiektikoko eta linfoerretikularreko infekzioak.
Hezur eta artikulazioetako infekzioak.
Infekzio oftalmologikoak eta otorrinolaringologikoak.
Infekzio exantematikoak.
Infekzio kirurgikoak.
Azaleko eta ehun bigunetako infekzioak.
Infekzioak ostalari konprometituan.
Infekzioak transplantean.
Infekzioak HIESean.
Infekzioak ACVPn.
Etiologia mikrobiar posibleko gaixotasunak.
Gaixotasun infekziosoen epidemiologia. Bioestatistika.
Estatistika Mikrobiologian.
Epidemiologia orokorraren oinarriak. Infekzio-iturriak.
Transmisio zuzeneko edo zeharkako mekanismoak.
Profilaxiaren elementu orokorrak.
Ospitaleko infekzioa eta bere kontrola.
Datu epidemiologikoen tratamendu estatistikoa.
Saio klinikoak eta bioetika.
2. PROGRAMA PRAKTIKOA
Alde orokorrak.
Segurtasun biologikoaren arauak. Nazioko eta nazioarteko araudia posta-gaietan.
Nazioko eta atzerriko erreferentziako laborategiak. Horien erabilpena.
Materiala garbitu eta prestatzea.
Oinarrizko prozedurak esterilizazioan eta desinfekzioan.
Hazteko baliabideak prestatzea. Ontziratu, kontserbatu eta kontrolatzea.
Soluzioak, koloratzaileak eta erreaktiboak prestatzea.
Transmisioko mikroskopioa, hondo iluna, fase-kontrastea eta fluoreszentzia. Mikroskopio elektronikoa.
Azterketa mikrobiologkoetarako behar diren beste tresna batzuk erabiltzea.
Animaliak maneiatzea diagnostikorako eta ikerketarako. Printzipio etikoak.
Prozedura tekniko berriak Mikrobiologian. Teknika azkarrak.
Kalitate-kontrola. Bakterioteka eta seroteka.
Txostenak ematea. Horiek interpretatzea.
Datuak artxibatzea. Informazioaren tratamendu estatistikoa.
Laginen hasierako prozesatzea.
Eskabide klinikoa eta azterketa mikrobiologikoa.
Lagina zuzen lortzeko prozedurak. Lagin egokienak, kopurua, unea eta baldintzak.
Laginak prozesatu aurretik informazio gehigarria lortzeko zirkunztantziak.
Azterketa mikrobiologikoa egitea justifikaturik ez dauden kasuak. Kontsulta-artekoak.
Laborategian jasotako laginak erregistratzea.
Bakteriologia.
Aginduak. Laginak lortu eta garraiatzea.
Laginen ikasketa makroskopiko eta mikroskopikoa.
Ereintza primariorako egokiak diren bideen hautaketa.
Ereintza primarioak. Inkubaketa, irakurketa eta kolonien azterketa.
Bakterio-identifikazioa. Tipifikazioa.
Bakteriologia berezia: Mikrobakteriak eta Anaerobioak. Erreferentziako laborategiak.
Txosten bakteriologikoak. Emaitzen interpretazioa.
Bakterio-infekzioen gomendio terapeutikoak eta kontrolekoak.
Birologia.
Aginduak. Laginak lortu eta garraiatzea.
Benetako erabilgarritasuna birus-diagnostikorako. Erreferentziako laborategiak.
Metodo estandarrak birus-diagnostikorako. Hazkuntza. Teknika azkarrak.
Emaitzen interpretazioa. Birusen txostenak.
Mikologia.
Aginduak. Laginak lortu eta garraiatzea.
Azterketa mikroskopikoa. Tintzioak.
Hazkuntzak mikologian. Identifikazioa. Erreferentziako laborategiak.
Emaitzen interpretazioa. Txosten mikologikoak.
Antifungigramak. Infekzio fungikoen gomendio terapeutikoak eta kontrola.
Parasitologia.
Aginduak. Laginak lortu eta garraiatzea.
Azterketa makroskopikoa eta mikroskopikoa. Tintzioak.
Medikuntza aldetik interes gehien duten parasitoak identifikatzea. Erreferentziako laborategiak.
Emaitzen interpretazioa. Txosten parasitologikoak.
Gomendio terapeutikoak eta parasitosia kontrolatzea.
Immunomikrobiologia. Serologia.
Azterketa immunomikrobiologikoen azalpenak, baliotasuna eta mugak.
Teknika immunomikrobiologikoak bakteriologian, birologian, mikologian eta parasitologian.
Antigenoak, suero poliklonalak eta antigorputz monoklonalak lortzea.
Aglutinazioa, hauspeatzea, hemolisia, osagarria finkatzea, hemaglutnazioa, immunofluoreszentzia (IF), erradioimmunoanalisia (RIA), entzinoimmunoanalisia (ETA), FIAX, Western Blott, etb.
Erreferentziako laborategiak.
Diagnostiko azkarreko metodoak: diagnostiko azkarreko teknikak.
Sonda genetikoak. PCR.
Mikrobioen aurkakoak.
Mikrobioen aurkakoekiko in vitro sentikortasunaren azterketen azalpenak eta erabilgarritasuna.
Mikrobioen aurkakoekiko sentikortasuna zehazteko teknikak. Gutxieneko kontzentrazio inhibitzailea eta bakterizida.
Mikrobioen aurkako asoziazioen azterketa.
Antimikrobio berrien in vitro balorazioa.
Mikrobioen aurkako beste eragile batzuen in vitro sentikortasuna.
Mikrobioen aurkako mailak zehaztea gorputzeko likidoetan. Gorputzeko likidoetan jarduera bakterostatikoa eta bakterizida.
Ingurumeneko eta komunitateko mikrobiologia.
Infekzio-gaixotasunen agerraldien ikerkuntza mikrobiologikoa eta epidemiologikoa.
Gaixotasun infekziosoen kontrol-sistemak.
Mikrobiologiako laborategiek Sanitate Publikoko erakundeekin dituzten harremanak.
Ikerkuntza.
Proiektu kliniko-mikrobiologikoak.
Diagnostiko-teknika eta prozedura berriak antimikrobiarren jarduera zehazteko.
Patogeneitatearen eta ostalari-mikroorganismoaren arteko elkarreraginaren mekanismoen gaineko ikerketa.
Ikerkuntza mikrobiologikoko beste bide batzuk.
AHOLKATUTAKO BIBLIOGRAFIA
Manual of Clinical Microbiology. Patrick R. Murray et al. 9.th Edition. 2007 American Society for Microbiology; ASM Press (en español: 5.ª Edición 2005).


