- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 9koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2008 Saria esleitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 9koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2008 Saria esleitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 159
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/09
- Argitaratze-data: 2009/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
«Euskal Gizartearen Egoera» Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 2008ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen.
Dekretu horretako 5. artikuluan aurreikusitako eta 2008ko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez osatutako epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2008ko abenduaren 2an izandako bileran.
Beraz, sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe
Lehenengoa. 2008ko deialdiari dagokion «Euskal Gizartearen Egoera» Saria, Elvira Sanz Tolosana andreak burututako «Identidad, montaña y desarrollo» izeneko lanari esleitzea.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


