Euskadi.eus
  • 4254/2008 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako etxeko ospitalizazioko unitateetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

4254/2008 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako etxeko ospitalizazioko unitateetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 219
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/09
  • Argitaratze-data: 2009/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.

Bigarrena. Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko etxeko ospitalizazioko unitateetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko mediku kategoriako destinoak. Destino horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko etxeko ospitalizazioko unitateetan izango dira, II. eranskinean agertzen direnak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.

    Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

    2. B motako gidabaimena edo baliokidea izatea.

    3. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

  2. Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

  1. Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

    1. Lehenengo ariketa: epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

    2. Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

      Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

      1. Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:

        1. Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatutako edozein espezialitatetako titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

        2. B motako gidabaimenaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza.

      2. Lehiaketaldia.

        Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.

      3. Lanpostuaz jabetzea.

        Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:

        Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 13 destino deitzen dira.

Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.

  1. Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

  1. Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, Etxeko Ospitalizazioko Unitateetan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

  2. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan Lehen Mailako Atentzioan eta atentzio espezializatuko Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde Unitateetan edo Barne-Medikuntzan mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.

  3. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan atentzio espezializatuko beste zerbitzu batzuetan mediku gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

  4. Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

          Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

          (Bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)

          Irakasgai guztien kopurua

          Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

        2. Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

          Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.

          Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.

          Unibertsitate-aditua: 2 puntu.

          Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.

          Doktoretzako gradua: 4 puntu.

          Doktorea cum laude: 5 puntu.

          Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.

        3. Prestakuntza espezializatua:

          1. Kategorian sartzeko alegatutako titulazioa ez den legez aitortutako beste espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: puntu 1.

          2. Kategorian sartzeko alegatutakoa ez den beste espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.

        4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,05 puntu.

          1. 19 ordu: 0,1 puntu.

          1. 29 ordu: 0,2 puntu.

          1. 49 ordu: 0,4 puntu.

          1. 99 ordu: 0,6 puntu.

            100-249 ordu: puntu 1.

            250-599 ordu: 3 puntu.

            600 ordu edo gehiago: 4 puntu.

            Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

            Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.

            Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        5. Irakaslanak (gehienez 6 puntu):

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.

          Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.

        6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.

          Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.

          Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.

          Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.

          Tesina bakoitzeko: puntu 1.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        7. Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):

          Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (Etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:

          1. Maila: 20 puntu.

          1. Maila: 17 puntu.

          1. Maila: 14 puntu.

          1. Maila: 11 puntu.

            Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.

        8. Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu):

          Frantsesa: gehienez 3 puntu.

          Ingelesa: gehienez 3 puntu.

          Alemana: gehienez 3 puntu.

        9. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara.

      1. HE: 17 puntu.

      1. HE: 8,5 puntu.

  1. Alderdi orokorrak:

  1. Etxeko atentzioa. Ezaugarriak eta modalitateak.

  2. Etxeko ospitalizazioa. Aurrekari historikoak eta alderdi legalak. Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu komunen kartera.

  3. Definizioa eta etxeko ospitalizazioaren egintza modua. Zerbitzu-kartera.

  1. Alderdi teknikoak:

  1. Etxean egin daitezkeen teknika diagnostikoak eta terapeutikoak.

  1. Patologia kirurgikoa:

  1. Kirurgia ondorengo pazienteari atentzioa ematea.

  2. Ebakuntza ondorengo konplikazioak.

  3. Drainaduren, zunden eta jostura kirurgikoen maneiua.

  4. Ostomiak.

  5. Transplantea jasan duen pazientearen jarraipena.

  1. Patologia mediko akutua:

  1. Etxeko tratamendua izan dezakeen patologia akutua.

  1. Patologia mediko kronikoa eta polipatologia.

  2. Zainketa aringarriak:

  1. Gaixotasun terminala. Definizioa eta ezaugarriak.

  2. Sintomen kontrola.

  3. Kontrol zaileko sintomak.

  4. Larruazalpetikoak. Erabilera-argibideak eta Sendagaiak.

  5. Konplikazioak eta urgentziak paziente terminalaren kasuan.

  6. Agonia eta sedazioa.

  7. Alderdi psikosozialak zainketa aringarrietan.

  8. Atsekabea.

  1. Mina duen pazientearen balorazioa eta tratamendua.

  2. Terapia endobenosoa:

  1. Argibidea.

  2. Benako sarbideak, kateterrak eta infusio sistemak.

  3. Antibiotikoaren aukeraketa.

  4. Medikazio endobenoso ez antibiotikoa.

  5. Hemoderibatuen transfusioa.

  1. Etxeko elikadura enterala eta parenterala.

  2. Zauriak eta ultzerak:

  1. Zikatrizazioa.

  2. Sendaketa motak.

  1. Informatizazioa. Telemedikuntza. Teknologia berriak.

    BIBLIOGRAFIA

  1. Manual Washington de terapeútica médica (30. edizioa). Ahya SN, Flood K, Paranjothi S, eds. Buenos Aires: Lippincott Willians & Wilkins, Waverly Hispánica; 2001.

  2. Harrisons Principles of Internal Medicine (15. edizioa). Braunwald E, Fauci AS, Kasper DL, Hauser S.L., Longo DL, Dameson JL, eds. New York: McGraw-Hill; 2001.

  3. Oxford Textbook of Palliative Medicine. Doyle D et al.; Oxford University Press; 2004.

  4. Medicina Interna (16. edizioa). Rozman C, eds.. MadriL: Harcourt; 2000.

  5. Hospitalización a Domicilio. Damborenea MD; Valdivieso B; González Ramallo V; Melero JM; Silva M; Sanroma P; Rosell F. Hoechst Marion Roussel edt. 1998.

  6. Medicina Paliativa. Gómez Sancho M. y cols. Ed. Arán 1999.

  7. Handbook for outpatient parenteral therapy. Tice A. Scientific American Medicine.

  8. Washington Manual de Cirugía. (2. edizioa). Gerard M. Doherty; Jennifer B. Meko; John A. Olson; gary R. Peplinski; Neil K. Worrall. Marbán Editoriala.

  9. Nutrición Artificial Domiciliaria y Ambulatoria. Grupo Nadya. www.nadya-senpe.com.

  10. Tratamiento Antimicrobiano Domiciliario Endovenoso (TADE). Manuel Mirón; Oriol Estrada Cuxart, Víctor José González Ramallo.SEMIk (Sociedad Española de Medicina Interna) editaturiko «Protocolos» liburua.

  11. Estatuko eta erkidegoko oinarrizko legeria. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa. Pazienteen autonomia, eta informazio eta dokumentazio klinikoko gaiei buruzko Eskubide eta Betebeharrak Erregulatzen dituen 41/2002 Legea. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (EHAA).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik