- 4257/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako gestio sanitarioko unitateetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4257/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako gestio sanitarioko unitateetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 220
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/09
- Argitaratze-data: 2009/01/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko gestio sanitarioko unitateetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko mediku kategoriako destinoak. Destino horiek Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Gestio Sanitarioko Unitateetan izango dira, II. eranskinean agertzen direnak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatutako edozein espezialitatetako titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
LANPOSTU FUNTZIONALA: F.E. GSUko MEDIKUA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 7 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, abenduaren 30ekoa, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei. Deskontu hori ez zaie egingo 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako espezialistaren titulua lortu dutenei.
Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, Gestio Sanitarioko Unitateetan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetan edo edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, Administrazio sanitarioko mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan asistentzia sanitarioan mediku gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: gehienez, 20 puntu.
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Prestakuntza espezializatua:
Kategorian sartzeko alegatutako titulazioa ez den legez aitortutako beste espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: puntu 1.
Kategorian sartzeko alegatutakoa ez den beste espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,1 puntu.
29 ordu: 0,2 puntu.
49 ordu: 0,4 puntu.
99 ordu: 0,6 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago:4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko/Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):
Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:
Maila: 20 puntu.
Maila: 17 puntu.
Maila: 14 puntu.
Maila: 11 puntu.
Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
IV ERANSKINA
MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA
ESPEZIALITATEA: OSASUN KUDEAKETAKO UNITATEAK
Pazientearen kudeaketa:
Lehen mailako atentzioan bezeroari atentzioa emateko atalak. Kontzeptua, funtzioak, prozesuak. Agenden programazioa.
Pazienteak onartzeko edo horiei arreta emateko unitateak. Kontzeptua, funtzioak, prozesuak.
Ondorengoen programazioa: Ospitaleratze orokorra, Ohiko ospitaleratzearen alternatibak, Kanpo kontsultak eta Proba osagarriak.
Programazio kirurgikoa.
Itxaron zerrenden kudeaketa.
Dokumentazio klinikoa eta osasun informazio sistemak:
Historia klinikoa: definizioa, edukiak eta erabilerak. Ebaluazioa. Legeria.
Historia klinikoen artxiboa. Sailkapen- eta artxibo-sistemak.
Historia klinikoaren sarrera, isilpekotasuna eta luzarokortasuna.
Diagnostiko eta prozeduren kodifikazioa: Gaixotasunen nazioarteko sailkapena - 9. moldaketa klinikoa (CIE-9-MC).
Datuen gutxieneko oinarrizko multzoa (CMBD). Aldagaiak. Araudia.
Pazienteak sailkatzeko sistemak. Diagnostikoari lotutako taldeak (GRD). Talde kliniko doituak (ACG).
Kudeaketarako informazio-sistemak. Jarduera eta kalitate asistentzialaren adierazleak,- Botika-preskripzioaren adierazleak.
Bezeroario eta erabiltzaileari arreta:
Eskubideak eta betebeharrak. Informazioa eta baimen informatua. Aldez aurreko borondateak.
Kexak eta erreklamazioak. Izapidetzea.
Gogobetetze mailaren gaineko inkestak. Diseinu eta ebaluazioa.
Kalitatea:
Oinarrizko kontzeptuak. Eboluzio historikoa.
Kalitatearen plangintza. Ebaluazioa eta hobekuntza. Metodoak eta erremintak.
Guztizko kalitatea. European Foundation for Quality Managementen kalitatearen kudeaketako Europako eredua.
Prozesuen araberako kudeaketa eta prozesuaren kudeaketa.
Akreditazioa eta zertifikazioa sanitatearen arloan.
Praktika klinikoaren gidak. Elaboración eta ebaluaketa. Lanketa.
Pazienteen segurtasuna eta arrisku sanitarioen kudeaketa.
Gai orokorrak:
Sanitateko oinarrizko legeria: estatukoa eta autonomikoa.
Lehen mailako atentzioko antolaketa: Zuzendaritza organoak. Funtzioak. JUAP. Funtzioak.
Ospitalearen antolaketa: Zuzendaritza organoak. Funtzioak. Zerbitzuko buruzagitzak. Funtzioak.
Plangintza-sanitarioa. Zerbitzu medikoaren plangintza eta baliabideen beharren kalkulua.
Osasun plana.
Kontratu-programa. Kudeaketa klinikoaren kontratua.
Ekonomia eta kudeaketa: efikazia, eraginkortasuna, eragingarritasuna.
Osasun teknologikoen ebaluazioa.
BIBLIOGRAFIA
Osasun Plana 2002-2010.
2008-2012 Osakidetzako Plan Estrategikoa.
Informazio eta baimen agiriak egiteko gida praktikoa. Osakidetza. ISBN: 84 89342 08 3.
Informazio eta informaziodun baimena. Harreman klinikoetan jarduteko hatsapenak eta jarraipideak. Osakidetza. ISBN: 84 89342 01 6.
Calidad Total: Modelo EFQM de excelencia. Euskalit (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa). 2004 urtea (http://www.euskalit.net/).
Equipos de mejora y herramientas. Euskalit (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa). 2004 urtea (http://www.euskalit.net/).
Guía para una gestión basada en procesos. Euskalit (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa). ISBN: 84-923464-7-7 (http://www.euskalit.net/).
Sistemas de gestión de la calidad. Requisitos. UNE-EN ISO 9001:2000. AENOR 2000.
Sistemas de gestión de la calidad. Fundamentos y vocabulario. UNE-EN ISO 9000:2000. AENOR 2000.
La seguridad del paciente en siete pasos. Traducción y resumen del documento «Seven Steps to Patient Safety» del Nacional Patient Safety Agency. Edita: Ministerio de Sanidad y Consumo. Azaroa 2005.
Elaboración de Guías de Práctica Clínica en el Sistema Nacional de Salud. Manual Metodológico. Edición: Ministerio de Sanidad y Consumo. Azaroa 2007. ISBN: 978-84-612-1106-7.
Homogeneización de indicadores del sistema de información mensual de atención especializada. Osakidetza 2002. ISBN: 84-89342-19-9.
Manual de descripción de los grupos relacionados por el diagnóstico (AP-GRD v. 21.0). Osakidetza 2007. ISBN: 84-89342-23-7.
The Johns Hopkins University ACG Case-Mix System (http://acg.jhsph.edu/).
Manual Gestión y Planificación Sanitaria para médicos. CEP Editoriala. 2008 urtea. ISBN: 848368778X. 2008 urtea. ISBN-13: 9788483687789.
Documentación Clínica y Archivo. Tejero Alvárez, Mercedes. Díaz de Santos Editoriala. 2007 urtea. ISBN: 84-7978-611-6.
Gestión diaria del hospital. Egilea: Miguel-Angel Asenjo Sebastián. Masson Editoriala. 3. edizioa. 2006 urtea. ISBN: 8445816667.


