Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO ABENDUAREN 10EKOA, TEKNOLOGIAKO ETA INDUSTRIA GARAPENEKO SAILBURUORDEARENA; HONEN BIDEZ, ETORTEK PROGRAMARAKO 2008KO LAGUNTZA-ESLEIPENAREN BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITU DIRELA JAKINARAZTEN DA. PROGRAMA HORREK IKERKETA ESTRATEGIKOAK EGITEKO LAGUNTZAK EMATEN DITU. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO ABENDUAREN 10EKOA, TEKNOLOGIAKO ETA INDUSTRIA GARAPENEKO SAILBURUORDEARENA; HONEN BIDEZ, ETORTEK PROGRAMARAKO 2008KO LAGUNTZA-ESLEIPENAREN BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITU DIRELA JAKINARAZTEN DA. PROGRAMA HORREK IKERKETA ESTRATEGIKOAK EGITEKO LAGUNTZAK EMATEN DITU.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 7039
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/10
  • Argitaratze-data: 2008/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduak, 2003ko apirilaren 16ko Aginduak eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduak aldatuta, Etortek programa arautzen du, hau da, ikerketa estrategikoak egiteko laguntzak ematen dituena.

Agindu horren 9. artikuluak dioenarekin bat etorriz, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen 2008ko ekainaren 4ko Ebazpenez deialdia egin zen, 2008. urtean, Etortek programaren barruan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ikerkuntza estrategikorako ematen dituen laguntzak jasotzeko. Deialdi hori ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Kontuan hartuta Etortek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2008. ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horrenbestez, aipatutako ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan xedatutakoari dagokionez, honako hau

Lehenengoa. Etortek programako laguntzak jasotzeko 2008ko deialdiaren ebazpenean (ekainaren 10eko EHAA) aurreikusitako diru-baliabideak 29.836.801,00 eurora arte gehitzea, honela banatuta: 2008. ekitaldirako, 12.436.801,00 euro: 2009. ekitaldirako, 8.640.000,00 euro; eta 2010. ekitaldirako 8.760.000,00 euro; betiere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste programa batzuk gauzatzerakoan agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epearen barruan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.