- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearena, 2008ko irailaren 16ko Aginduan (urriaren 10eko EHAA) jasotako guztirako kopurua handitzeko dena. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzak deitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearena, 2008ko irailaren 16ko Aginduan (urriaren 10eko EHAA) jasotako guztirako kopurua handitzeko dena. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzak deitu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 164
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/10
- Argitaratze-data: 2009/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aipatutako aginduan 1.869.193 euroko kopurua jasotzen da, minusbaliotasuna dela-eta hezkuntza-premiak bereziak dituzten ikasleen garraioa errazteko.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta Balorazio Batzordea bildu ondorean (aipatu aginduaren 4. artikulua), zera ikusi da: behar bezala informaturik dauden eta nahitaez laguntza jaso behar duten eskabideek hasieran aurreikusitako aurrekontua gainditzen dute. Hortaz, agindu horretako 1.2. artikuluan zehaztutako aukera ikusita, hau
Aipatutako aginduaren 1. artikuluan kontsignatutako guztirako kopurua 298.756,9 eurotan handitzea. Ondorioz, deialdia ebazteko 2.167.949,90 euroko diru-kopurua egongo da.
Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


