- 4274/2008 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ikerlarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4274/2008 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ikerlarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 240
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/10
- Argitaratze-data: 2009/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Ikerlarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko ikerlariaren kategoriako destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimika, Fisikako lizentziatura edo zientziako eta teknologiako diziplinetako goi mailako beste titulu unibertsitarioren bat, Psikologia, Odontologia edo Elikagaien Zientzia eta Teknologiako titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimika, Fisikako lizentziatura edo zientziako eta teknologiako diziplinetako goi mailako beste titulu unibertsitarioren bat, Psikologia, Odontologia edo Elikagaien Zientzia eta Teknologiako tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 2 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie egingo 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako espezialistaren titulua lortu dutenei.
Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ikerkuntza-unitate edo eremuetan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan fakultatibo mediko edo tekniko edo ikerlari gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan mediku edo mediku orokor gisa zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: gehienez, 20 puntu.
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu
Prestakuntza espezializatua:
Kategorian sartzeko alegatutako titulazioa ez den legez aitortutako beste espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: puntu 1.
Kategorian sartzeko alegatutakoa ez den beste espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,1 puntu.
29 ordu: 0,2 puntu.
49 ordu: 0,4 puntu.
99 ordu: 0,6 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):
Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:
Maila: 20 puntu.
Maila: 17 puntu.
Maila: 14 puntu.
Maila: 11 puntu.
Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
Epidemiologiaren definizioa eta helburuak; gaixotasunaren kausalitate- eta historia naturalaren kontzeptuak. Prebentzio- eta kontrol-mailak.
Erikortasunaren eta heriotza-tasaren neurria. Arrisku-kontzeptuak eta arrisku handiko populazioak.
Analisien diseinua eta plangintza behatu daitezken azterketa epidemiologiko desberdinetan: kohortea, kontrol-kasua, zeharkakoak, ekologikoak.
Asoziazio-neurriak eta inpaktu potentziala behatu daitezkeen azterketa epidemiologiko desberdinetan.
Ikerkuntza kualitatiboko metodoak.
Azterketa epidemiologikoen doitasuna eta baliotasuna; errore aleatorioa. Errore sistematikoen iturriak hautaketan, neurketan eta analisian.
Estatistika deskribatzailea. Populazio-parametroen estimazioa. Joera zentraleko neurriak. Dispertsio-neurriak. Datuen irudikapen grafikoa.
Tasak eta estandarizazioa. Estandarizazioko metodo zuzena. Estandarizazioko zeharkako metodoa. Tasa estandarizatuen erabilera.
Asoziazio- eta inpaktu-neurri gordinen gaineko inferentzia estatistikoa. Hipotesi-probak. Talde-konparaketa Aldagai jarraituak. Talde-konparaketak Kategoria-aldagaiak. Bi aldagai jarraituen arteko erlazioa. Metodo ez-parametrikoak.
Epidemiologiako metodo estatistikoak: atzerapen lineala, bariatzaren analisia, eredu lineal orokortuak, atzerapen logistikoa, Poisson atzerapena, Cox-eko arrisku proportzionalen atzerapena, efektu finkoen, aleatorioen eta mistoen ereduak.
Eredu estatistikoak epidemiologian. Analisi-estrategia: eredua zehaztea, elkarreragina ebaluatzea, faktore nahasleen ebaluazioa eta kontrola.
Laginen erabilera ikerketan osasunean. Laginketa-motak. Laginen tamaina kalkulatzeko aukerak, lagin-diseinu desberdinen arabera.
Ikerkuntza-protokolo baten elementuak. Bibliografia-azterketa. Hipotesiak eta helburuak. Azterketaren mende. Aztertzeko aldagaiak.
Azterketa baten landa-lanaren kalitatea antolatu eta kontrolatzea.
Neurketen kalitatea. Galdetegiak diseinatzea: itemak aukeratu eta eskalak sortu; fidagarritasuna eta baliotasuna ebaluatu. Aldaketarekiko sentikortasuna ebaluatzea.
Baheketa diagnostikatzeko proba ebaluatzeko azterketak diseinatzea. Baheketa-programa baten eraginkortasuna.
Gaixotasun baten pronostikoa analizatzeko azterketak diseinatzea. Bizi-iraupeneko analisia.
Tratamendu baten eraginkortasuna ebaluatzeko azterketak diseinatzea. Oinarrizko kontzeptuak saio aleatorioen diseinuan. Aleatorizazioa. Ezkutaketa. Plazebo. Diseinu gurutzatuak. Faktore-diseinuak. Diseinuak n=1. Pazienteen lehentasunen araberako diseinuak. Saio pragmatikoak.
Saio kliniko desberdinen analisi-estrategia: kobabariantzaren analisia. I motako eta II motako erroreak. Azterketaren ahalmen estatistikoa. Tratatzeko asmoagatiko analisia.
Probetan oinarritutako medikuntza: Bibliografia bilaketa. Argitalpen biomedikoetako datu baseak. Literatura zientifikoaren errebisio sistematikoa. Eraginkortasunaren ebaluazioa. Meta-analisia. Praktika klinikoaren gidak.
Programa edo zerbitzuen ebaluazio ekonomikoa: kostuen analisia eta ondorioak; kostu-eraginkortasunaren analisia; kostu-erabilgarritasunaren analisia, kostu-irabazien analisia.
Osasun zerbitzuen ikerketa. Erabilera, beharra, sartzea, egokitzapena edo aldagarritasuna ebaluatzeko azterketak osasun-zerbitzuen eskaintzan. Ekitatea ebaluatzeko azterketak osasun-zerbitzuak aurkezterakoan. Osasun-teknologiak ebaluatzea.
Bigarren mailako ikerkuntza: ikerketak datu base administratiboekin. Ikerketak garatzea administrazio-datuen baseekin. Pertsonen osasunari eta osasun-inkestei buruzko datu-iturriak. Osasun-arazo berezien erregistro-sistemak. Ospitaleko datu-baseak (CMBD).
Bioetika eta praktika kliniko ona ikerkuntzan.
Oinarrizko araudia. Ikerkuntza Biomedikoaren Legea. Ikerkuntza finantzatu eta laguntzen duten Erakundeak.
BIBLIOGRAFIA KLASIKOA
Robert Fletcher, Suzanne W. Fletcher. Clinical Epidemiology: The Essentials. 4th ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins; 2005.
Stephen B. Hulley, Cummings, Thomas B. Newman, Warren S. Browner, Steven R. Cummings. Designing Clinical Research: An Epidemiologic Approach. 2.nd edition. Lippincott Williams & Wilkins; October 2000.
Josep M Argimón, Josep Jiménez Villa. Métodos de investigación clínica y epidemiológica. 3.ª edición. Madrid: Elsevier; 2004.
Bernard Rosner. Fundamentals of Biostatistics. Editorial Thomson Brooks/Cole; 2005.
Sánchez-Caro J, Abellán F. Ensayos Clínicos en España. Aspectos científicos, bioéticos y jurídicos. Badalona: Ediciones Médicas; 2005.
Laporte Joan Ramón. Principios básicos de investigación clínica. Fundación Instituto Catalán de Farmacología (IFCF), 2.ª edición; 2006. http:www.icf.uab.es/libre/libre.htm
BIBLIOGRAFIA AURRERATUA ETA ESPEZIALIZATUA
Szklo M, Nieto FJ. Epidemiología intermedia. Madrid: Ediciones Díaz de Santos S.A.; 2002.
Evidence-Based Medicine Working Group, Drummond Rennie, Gordon H. Guyatt. Users Guides to the Medical Literature: Essentials of Evidence-Based Clinical Practice. Chicago, IL: AMA Press; 2002.
Drummond M. OBrien B. Stoddart G. Torrance G. Métodos para la Evaluación Económica de los Programas de Asistencia Sanitaria. Madrid: Editorial Díaz de Santos; 2001.
Fayers P.M., Machin D. Quality of life: assessment, analysis and interpretation. New York: Wiley; 2000.
Kleinbaum D.G., Kuper L.L., Muller K.E. Applied Regression Analysis and other Multivariate Methods. Belmont CA: Duxbury Press, 1988.
David Machin, Martin Worner, Yin Bun Cheung, Mahesh Parmar. Survival Analysis: A Practical Approach. Wiley, John & Sons, Incorporated; 2006.
David W. Jr. Hosmer, Stanley Lemeshow. Applied Logistic Regression. 2 edition. Wiley-Interscience; 2000.
EMEA (Agencia Europea del Medicamento). Guideline for Good Clinical Practice. http://www.emea.europa.eu/pdfs/human/ich/013595en.pdf


