Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0059 erreferentziako proiektuan aritzeko zati bateko ukoa egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen diona María Soledad Cortes Cortes borondatezko lankideari. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0059 erreferentziako proiektuan aritzeko zati bateko ukoa egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen diona María Soledad Cortes Cortes borondatezko lankideari. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 268
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/10
  • Argitaratze-data: 2009/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeoi lotutako pertsona juridikoei 2007. urtean emateko laguntzetarako deia egin zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat, Unesco Etxeari 15.450,00 euroko diru-laguntza eman zitzaion, María Soledad Cortes Cortes borondatezko lankidearen gastuak ordaintzeko. Borondatezko lankide horrek Guatemalan gauzatu behar zuen jarduera. 2008ko irailaren 22an luzapena eman eta gero, diru-laguntza orain 30.450 eurokoa da.

Bekadunak, hala ere, 2008ko azaroaren 25ean, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, emandako luzapenari hain zuzen ere.

Borondatezko lankideak ez denez bekaz baliatu luzapen aldi horretan, luzapenerako aurreikusitako lehenengo eta bigarren ordainketak ez dira egingo.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. EAEko Unesco Etxea erakundeak María Soledad Cortes Cortesek proiektuan aurkeztutako uko egiteko eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko ziren. Honenbestez, 15.000,00 eurori uko egiten zaio.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik